Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Urriaren 15ean (15:00-19:00) eta urriaren 16an (9:30-13:00) odola emateko parada izanen da Denen Etxeko Ansbach gelan. Aitzinetik hitzordua hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunearen bidez.
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Irailaren 29an igandearekin, Glisseguna iraganen da La Barre gunean. Egun osoko egitarau aberatsa izanen da: surf, skate, skimboard, bodyboard, roller, waveski, bodysurf, joaldunak, hip hop, txalaparta, txaranga, yoga,... Denen gusturako izanen da. Seaskak du eguna antolatzen. Egitaraua glisseguna.blogspot.com webgunean atzeman daiteke.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Uztailaren 26an ostiralarekin (15:00-19:00), odola emateko aukera izanen da Ozeano gunean, herriko Beach Rugby festibala kari. Egunean zehar animazioak izanen dira, baita jatekoa ere. Ekitaldiaren babeslea Louis Bielle-Biarrey izanen da. Odola emanen dutenek aparkalekua urririk ukanen dute! Parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman behar dute dondesang.efs.sante.fr webgunetik.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 6an larunbatarekin (18:00), Kantarima koruak bere 10 urteak ospatuko ditu. Horren kari, kontzertua emanen du Notre-Dame du Refuge-an. Sarrerak 12 euro kostako du, 10 urtetik petikoentzat urririk.
Uztailaren 7an igandearekin (18:00), Xaramela koruak kontzertua emanen du Santa Maria elizan. Robert Estagnan-en zuzendaritzapean izanen da. Sarrerak 10 euro kostako du, salbu 16 urtetik petikoentzat urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Jondoni Joane kari, erritual batzuk antolatzen dira suaren inguruan argitasunaren ospatzeko eta udari hasiera emateko. Egun horrek naturaren ziklo berria markatzen du. Ekainaren 22an larunbatarekin, Jondoni Joaneko suak iraganen dira Zaldunen digan. Arratsaldean (16:00) hasiko da, haurrendako animazioekin. Ondotik (18:00), kontzertuak izanen dira eta azkenik (20:30), Donibane Kantuz elkartearen kantak. Urririk izanen da, bertan jan eta edatekoa izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Haur ttipien aste nazionala
Martxoaren 16tik 23ra, 6 urtetik beheitiko haurrak ohoretan izanen dira. Aurten 11. edizioa izanen da, "Zato, eramaten zaitut" gaiarekin. Denei idekia da, izan publikoari edo profesionalei. Hainbat tailer eta animazio kitorik antolatuak izanen dira. Programa osoa www.anglet.fr webgunean atzeman daiteke.
"Autrem'handi"
Martxoaren 15etik 23ra,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016