Han eta Hemen | 2022ko Ekainaren 02a

Ikas zentroaren 25 urteak Itsasun ospatuak

Ikas%20zentroaren%2025%20urteak%20Itsasun%20ospatuak

Usaiaz kanpoko lekuan bildu du Ikasek biltzar nagusia: Itsasuko Sanoki gela ederrean, eta amaieran memento goxoa iragan hango baratz aldean. Ongietorri berezia egin zuen Mikel Hiribarren auzapezak, umorez eta bertsoz josia.

Ondotik, Maite Erdozaintzi-Etxart Ikas elkarteburuak aipatu du Ikas zentroak 1997tik egin bidea.

Oroitarazi du abiatzeko nekeak gainditu zituela Ikasek, kemen handirekin lan eginez, eta erakunde publikoak, bereziki Hezkunde Nazionala, konbentzituz Ikasi konfiantza egiten ahal zaiola ikasmaterialgintzaren eginkizunaren betetzeko.

Urratsez urrats, argitalpen katalogo ederra osatu du Ikasek. Hori posible izan da lan taldea ere azkartuz joan baita: bi lanpostu ziren 1997an, eta orain hamar lagun dira ari Ikasen, orotara zortzi postu oso. Lan baldintzak ere hobetuz joan dira, Ikasek Uztaritzeko Lota jauregia utzi zuelarik duela hamar urte xuxen, justu ondoan plantatzeko, oraingo egoitzan, Uztaritzeko Herriko Etxearen laguntzaz.

Egoitza arras egokia du Ikasek jendeen hartzeko, irakasleak bistan da, baita irakaslegaiak ere, eta haien formatzaileak, halaber publiko zabala. Hedadura ederra kausitu du.

Mende laurden batez, Interneten eraginez lan egiteko moldeak aldatu dira, eta pedagogia tresnak ere gero eta gehiago digitalak dira. Haatik, sail honetan ere asmatu beharko dira dudarik gabe jendarteko lokarrien atxikitzeko bideak.

Beste desafio bati ere buru egin behar dio Ikasek: lehen mailako ikasmaterialgintza oraingo bidetik segitu, eta bigarren mailako pedagogia tresna gehiago sortu.

Bigarren mailako eskaintza garatu behar du, beraz. Bide horretan dago euskara sailean, irakasle batek kolegioko edukiak sortzen baititu denbora erdiz, eta berdin egiten ari da beste irakasle bat historia eta geografia sailean.

Orain matematiken eta zientzien aldi da. Argitalpen sailean aritzeko bigarren mailako irakasle bat behar luke horretarako. Hezkunde Nazionalak lehen mailakoa eman zuen 1999an, eta jada dokumentalistarena emana zuen haste-hastetik, 1997an. Agian matematika eta zientzietakoa aurten!

Alabaina, Ikas bide onean da, eta beste hein batera heldu nahi du hasierako helburuen betetzeko, pedagogia tresnen eskaintzea gai eta ikasmaila guzietan.

Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria den Antton Curutcharryk hitza hartu zuen eta erakutsi ararteko lan jarraikia eramaten ari dela EEP, euskalgintzako lanak eta beharrak kontuan hartuz.

Dozena bat urtez Ikas elkarteburua izanik, eta kargu horren lekukoa uztekotan delarik, Maite Erdozaintzi-Etxartek gogorarazi ditu berak baino lehen kargu hori bete zutenak: Danièle Albizu, Xan Errotabehere, Mixel Jorajuria eta Alazne Petuya. Suharki eskertu ditu Ikaseko bulego-kideak eta langileak, aipamen berezia eginez Aines Dufau zuzendariaren aldera.

Maite Erdozaintzi-Etxarti eskerrik beroenak bihurtu zaizkio biltzar amaieran, elkarteburu ardurak urte luzeetan bete baititu. Alabaina, elkarteburuen ardura ezinbestekoa bezain baliosa da, bereziki elkarteetan oinarritzen den euskalgintzan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2022/06/30

Euskal eta argentinar biper ekoizleen topaketa

Euskal%20eta%20argentinar%20biper%20ekoizleen%20topaketa

Nazioarteko kooperazioaren baitan, Argentinako Salta eskualdeko biper ekoizle batzuk Ezpeletara etorri dira. Ezpeletako Biper Sindikatuak eta Herriko Etxeak dute gertakaria antolatu.


AOP Biper Sindikatuak eta Ezpeletako Herriko Etxeak proiektu deialdi bati erantzun zioten "Elkartasunari dagokionez garapen bidean dauden herrialdeak" deitua, Europako Ministerioak ko-finantzatzen duena. Maialen Sarraude sindikatuko koordinatzailearekin hitz egin dugu, azaldu dauku 2020ko irailaz geroztik, Argentinako Salta probintziako ekoizleekin harremanetan direla. Bideo bidez, 2 urtez bildu dira eta Ezpeletako biper ekoizle bat eta teknikari bat 2022ko apirilean Argentinan izan dira. Trukaketa horri esker bakoitzaren egiteko moldea, promozioa, piperren garapen sozioekonomikoa eta ondarearen ezagutzeko parada ukan dute.

Proiektua aitzina doala, joan den aste osoan argentinar 5 ekoizle Ezpeletako Biper AOP eremuan ibili dira.

Koordinatzaileak erraiten zaukun Argentinan...

Irakurri segida

3648. zbk

Azalekoa | 2022/06/30

"Beste turismo bat posible da"

M.O.

Beste%20turismo%20bat%20posible%20da

Udan sartua girela, Ipar Euskal Herriak turismo sailean ospe eta erakargarritasun handia du. Ekonomia alorrean eragina baldin badu, azken denbora hauetan trabak ere ekartzen ditu. Garapen Kontseiluak gai hunen inguruan lan bat egina du, Euskal Elkargoko hautetsiekin batean. Dosierraren begiratzera joan gira.

Egoera zertan da

Azken 30 urte hauetan Ipar Euskal Herrian turismoa garatu baldin bada, hunekin batean populazioaren kopurua emendatu da, 2013. eta 2018. urte artean, populazioa %0,9 goratu da, batez beste Frantzian %0,4 delarik (INSEE). Aldi berean, herritarreri esker, laborantza saila, bizitza kulturala eta artistikoa, bai eta bere hizkuntza... begiratuak izan dira.

Turismoari buruz falta zena, tokiko instituzioek politika bat definitzea. Euskal Elkargoaren sorrerak turismoaren ahalmena bereganatuz, ahalbidetu du estrategiaren inguruan lan baten hastea, Garapen Kontseiluaren laguntzarekin. Gogoeta hau, etxebizitza krisia bizitzen ari den garaian kokatzen da, bere erakargarritasuna kudeatzeko baliabiderik eman ez dion lurralde saturatua agerian utziz.

Garapen Kontseiluarentzat ez da "turisten" eta "bertakoen" arteko oposizioan erori behar, ez eta aktibitate turistikoari buruzko karikaturan ere. Lurraldeko eragileekin partekatutako diagnostika...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016