Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Adin Goxoa
Adin Goxoa, 3. adineko elkarteko biltzar nagusia Axafla-Baitan iraganen da, otsailaren 16an, 11:00etatik goiti izena ematen ahalko da eta 11:30etan biltzar nagusia eginen da.
Ondotik bazkaria izanen da.
Ate idekiak
Azkaingo ikastolak martxoaren 4an bere ateak zabalduko ditu (10:00-12:00), buraso...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Amalurrak pausa behar du
Otsailaren 26an, igandea, Kultura eta Euskara batzordeak proposatzen du Amalurrak pausa behar du txotxongilo antzerki emanaldia (11:00), VVF-en, Azkaingo Opor Zentroan.
Maddi Zubeldiak eta Xano Halsouet-ek sortu eta Ikas-ek (euskal pedagogia zerbitzua) argitaratu ipuin musikatua oinarritzat harturik, Maddi Zubeldiak haurrei zuzendutako txotxongilo antzerkia sortu du, Bernadette Iratzokirekin batera emateko...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Hitzordu
Solasaldi bat bururatu bezain laster Irakurle Taldeak martxoaren 31rako finkatu du 6. solasaldiko hitzordua. Xan Errotabehere etorriko da ''Hitza hezi bihotza hazi'' bere ipuin liburuaren inguruan hitz egitera. Liburuak eskuratzeko bi hitzordu emanak izan baziren ere, lehenean denak banatuak izan dira.
Zonbait argibide
Etxez-etxeko laguntza behar baldin bada, janaria etxera eramateko, tele laguntzaukaiteko......
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
2022. urte bukaerako bizi gertakizunak
Sortze: Gracy Imaz Alba Emilie (11/30)
Ezkontza: Luberriaga Vincent eta Monroy Hernandez Karla (12/10).
Heriotzak: Remigereau Anthony (10/29), Bayle Christine sortzez Villanueba (12/08), Ibarrart Julia sortzez Goicochea-Elorga (12/03), Del Peso Santiago (01/04), Goyetche Ignace (01/08) eta Danel Anne-Marie sortzez...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
"Ketariatik Mundura"
Azkaine herriko kultur sailak antolaturik, "Ketariatik Mundura" berrikitan emana izan den pastoralaren izena da. Formaren aldetik, usaiatik kanpo, "nanopastorala" zen, "nano particules" bezala zuen azaldu umorearekin Mixel Etxekopar idazleak, saioaren bukaeran.
Ez zen iragan pentzeen erdian, ez eta ere Xurio pilota plazan aurreikusia zen bezala. Denbora txarrarengatik, Bil-Toki herriko gelan emana izan da. Gela mukurru betea zen, ongi...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Elkarretaratzea
Urtarrilaren 5ean Azkainen elkarretaratze bat antolatua izan da, Mikel Iraztorza Parisen auzipetu duten egunean. Iluntzean 80 lagun bildu dira plazako aterbean Mikeli sostengua erakusteko eta konponbide garaia dela aldarrikatzeko.
Diru bilketa
Anthony Urangak, 32 urteko azkaindarrak, diru bilketa bat abiatu du Interneteko plataforma batean bere laborantza egitasmoa burutzeko. Garapen jasangarriaren ikuspegiarekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016