Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Herriko bestak
Agorrilaren 11tik-15era Azkaingo bestak izanen dira. Egun hauetan etxez-etxe pasatzen ari dira komiteko gazteak egitarauak banatu eta azkaindarren laguntza galdetzeko. Xehetasunak ondoko astean izanen dira kazeta huntan.
Herriko Etxeak, festen lehen egunean, agorrilaren 11n, 70 urtez gorako azkaindarrak gonbidatzen ditu Axafla Baita ostatuan bazkaltzera. Izena emateko Herriko Etxera deitu behar da 05-59-54-68-38 zenbakira, abuztuaren laua arte....
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Orain Presoak
Jadanik kazeta huntan duela bi aste irakurri ahal izan zen bezala, Ipar Euskal Herriaren blokatze eguna izanen da uztailaren 23an, larunbatez, gatazkaren konponbideari buruz frantses estatuak atxikitzen duen blokeoa salatzeko. Antolatzaileek Azkaingo plazan eman dute hitzordua (10:30), desobedientzia zibileko ekintza burutzeko.
Urtanta
Heldu den igandean, uztailaren 24an, Urtanta ekimena bukatuko da Azkainen. Urmuga...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Krea'merkatua
Uztailaren 14an (15:00-22:00), plazan, Azkaine Animazio elkarteak artisau sortzaileen merkatua antolatzen du.
Odol emate
Uztailaren 15ean, ortziralez odola ematen ahalko da Biltoki gelan (15:00-19:00). Hitzordua hartu behar da mon-rdv-dondesang.efs.sante.fr bidez.
Gospel...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
Sortzeak: Macherez Elijah Siyla 04/03an, Deliart Jaurena Haitza 04/10ean, Jelen Jade Isabéa 05/16an, Mercier Manon 05/19an, Iparaguirre Bourdais Adei Maxime 05/24an, Florez Haizea 05/29an, Favre Anouk 05/29an, Lacoste Tellier Ainhoa Alana 06/06an, Rigaud Jade Christelle Maité 06/06an, Machicote Berthelot Mattin 06/16an.
Ezkontzak: Dratschmidt Olivier eta Begoc Hélène 04/16an, Thomann Peio eta Picotin Pauline 04/23an,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ikastolako besta
Lehengo astean izan ziren bero izigarriengatik, larunbatean gure departamendua alerta gorrian ezarria izan zen. Beraz egunean zehar ikastolak antolatu zituen ekimenak eta animazioak, 50 urteak ospatzeko, ezeztatuak izan ziren. Aldiz arratsean, airea goxaturik, jendea hurbildu zen plazako estalira, talo jatera eta kontzertuak entzutera. Bertzalde, bazkariko txartela dutenek dirua berreskuratzea posible dute telefono hontara deituz: 06-10-93-73-04 edo...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Ikastolaren besta larunbatean
Larunbat huntan iraganen da Azkaineko ikastolaren 50. urtebetetzeko besta. Gertakizunak 11:00etatik goiti hasiko dira, haurrak dantzan Go!azen telesaileko Asier Burgueterekin. Eguerditan denentzat mutxikoak izanen dira. Ondotik Distopia elektrotxarrangak aperitifa alaituko du, bazkaria Xurion zerbitzatua izanen da. Tokiak: Alboa, Plazan eta Xoko Ona ostatuetan hartzen ahal dira, 20 eurotan. Herriko hiru eskoletako haurrak eta elkarteak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016