Han eta Hemen | 2026ko Urriaren 08a

Bernardo Atxaga Euskaltzain osoa emeritu bilakatu da

Euskaltzaindia

Bernardo Atxaga (Euskaltzaindia)
Bernardo%20Atxaga%20(Euskaltzaindia)

Bernardo Atxaga (Jose Irazu) euskaltzain osoak 75 urte bete zituen uztailaren 27an, eta, ondorioz, emeritu bilakatu da, irailaren 28an Bilbon egin bilkuran. Hala agintzen dute Euskaltzaindiaren barne-arauek. Orain, Atxagaren ordezkoa aukeratzeko epea ireki da. Euskaltzain osoek urrian eta azaroan aurkeztu ditzakete Atxagaren lekua betetzeko proposamenak, eta 2027ko urtarrileko osoko bilkuran egingo da hautaketa. Jakina denez, euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki. Gogoratu behar da euskaltzain emerituek euskaltzain osoen eskubide guztiak gordetzen dituztela, baina ez dute erakunde-arduraren betebeharrik. Emerituek osoko bilkuretan nahiz batzordeetakoetan parte hartzeko eskubidea dute, ahots eta botoarekin. Era berean, erakundearen karguetarako hautagai eta hautesle izan daitezke, baina ahala ezin diote inori eman.

Bernardo Atxagaren profil laburra

Asteasun jaioa 1951n, bere benetako izena Jose Irazu da. Aipagarri dira bere liburuen artean, Ziutateaz (1976), Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria eta Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Behi euskaldun baten memoriak (1991, Julia Eccleshare-k 1001 Children´s Books You Must Read Before You Grow Up katalogoan jasoa), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour saria, Mondello saria eta Times Literary Supplement Translation saria), Zazpi etxe Frantzian (2009, Estatu Batuetan 2012an argitaratutako hogei fikzio-liburu onenetako bat, Publishers Weekly-ren zerrendaren arabera), Nevadako egunak (2013, Euskadi Saria, Estatu Batuetako PEN America sarietan finalista), Etxeak eta hilobiak (2019) eta Kilker bat autopistan (2020). Poesiaren arloan, Etiopia izan zen bere lehen liburua (1978), eta Italiako Cesare Pavese saria irabazi zuen Dall´altra parte della frontiera poema bildumarekin (2003). Lau film egin dira bere liburuekin: Obaba (Montxo Armendariz, 2005), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2006), Bi anai (Imanol Rayo, 2011) eta Soinujolearen semea (Fernando Bernues, 2018). Antzerkiaren arloan, Calixto Bieitok Obabakoak taularatu zuen 2017an, eta Arriaga Antzokian estreinatu. Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen 2019an bere obra osoagatik, eta LIBER saria 2021ean. Hogeita hamabost hizkuntzatan irakur daiteke bere obra. Euskaltzain osoa da 2006. urteaz geroztik.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/10/08

Euskaraz bizi, norbera izatea justifikatu gabe

Irati Esparza Guimon

Mirentxu Guimonek Kalostrapen sukaldira gisa segitzen du oraindik (Irati EG)
Mirentxu%20Guimonek%20Kalostrapen%20sukaldira%20gisa%20segitzen%20du%20oraindik%20(Irati%20EG)

Euskal Konfederazioak deitutako manifestaziora arte, hainbat herritarren lekukotasunak plazaratuko ditugu Herria astekarian, Euskal Hedabideekin elkarlanean. Euskararekin duten harremana, eguneroko bizipenak eta euskaraz bizitzeko aurkitzen dituzten oztopo eta nahiak partekatuko dituzte irakurleekin.

Irakurri segida


3852. zbk

Gure Hitza | 2026/10/08

Politika solas

Jean-Louis Harignordoquy

Politika hoietan gezurra nasaiki

Euskal Herriak badu gaur hortarik aski.

Kopla hori Larreko zenaren pertsuetatik hartua da, eta hain ederki kantatzen duten Brave-Bessonart-ek doinu berriz apaindua. Senpereko pertsu idazle maitagarriak bere sendimenduak adierazten zituen sinpleki, denek ulertzeko gisan. Politika gauza baliosa da zintzoki jendartearen ongia bilatzean oinarritzen delarik. Orotan betidanik izan dira politikari onak. Halaber, politikero txarrak, bere denboran Larrekok pertsuen bidez erran zigun bezala.

Heldu den urtean izanki Frantziako buruzagi berria hautatzeko bozak, bulta huntan bazterrak berotzen hasiak dira. Naski bi eskuetako erhietan konda ahala baino hautagai gehiago badiren den tenorean oraino, denak mirakuiluen egiteko gai balire bezain harro. Hots, pertsona bakarra erresuma osoaren salbatzaile izan balitaike bezala. Harek izendatzen du lehen ministroa, eta honek bere aldetik gainerateko sailburuak. Presidentearen gain dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016