Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Urriaren 08a
Heriotze, Sortze eta Ateraldia
Heriotze
Aintzinekaia etxeko Mari-Jeanne Etchepare 89 urtetan zendu da. Bere ehorzketak joan den asteazkenean izan ziren. Bederatzi-urreneko meza heldu den urriaren 25ean izanen da (9:00).
Sortze
Bigarren haurra sortu da Kurutxetan. Jokin izena eman diote. Bere anaia, Antton, uros izan behar da. Zorionak Elodie Urdarin eta Benoit Dachary burasoeri baita aitatxi eta amatxieri ere.
Ateraldia
Donoztiriko Aire Ona taldeak ateraldi bat antolatu du Bankan. 2022tik goiti, 1760ko hamarkadako San Luis meategiaren zati bat publikoari irekia da. Gure gidarekin, Joana, toki historiko honen bisitatzera izan gira. Ondotik Erregina ostatuan jan dugu eta arratsaldean Goicoechea arraintegiaren bisitarekin ateraldia bukatu dugu. Dozena bat donoztiritarrek egun goxoa pasa dugu elkarrekin.





