Herriz Herri - Banka (NB) | 2026ko Urriaren 08a

Heriotze eta Gexan Alfarok ehorzketa egunean kantatu zizkion hiru bertsoak

F. J. eta Gexan Alfaro

Heriotze

Christianne Bidartek 86 urte egin beharrak zituen. Betrezinainean sortua, 7 haurridetarik gazteena zen. Gazterik hegaldatu zen, Urrunan bost urtez eskola emaile eta bost urtez Saliesen mutualitate sozial asurantzetan. Ondotik eskolak egin eta, Angelun erizain liberal egon zen erretreta hartu arte. Emazte goxo baten oroitzapena utzi du eta euskaltzalea zen. Familiako hilobian ehortzia izan da. Dolumin bizienak familia guziari.

F. J

Gexan Alfarok ehorzketa egunean kantatu zizkion hiru bertsoak.

Kristiane Bidarten omenez

Kristiane Bidart lagun maitea

Bai eta adiskidea

Oraintxe bertan hartua dugu

Berri ezin sinetsia!

Zure hil berria jakin dugu

Horra bai ustegabea!

Zure inguruan gaude denak

Bihotza minez betea! (bis)


Jakin dugunez, bezperan Bankan

Hantxet Petrizinainean

Izana zinen familiako

Besta guziz ederrean.

Han, guziekin mintzatu ere

Iduri azken agurrean...

Etxeratu eta betirako

Pausatu zira ohean.


Zure bizitzan izana zira

Erizain paregabea!

Gogoz ernea eta urrezko

Bihotza baten jabea!

Ezagutu zaituzten guziek

Ama baten begitartea

Ikusia zuten zure baitan

Laguntza isilez betea! (bis)



Ez adiorik, ikus artio Kristiane!

Gexan Alfaro


Email Facebook Twitter LinkedIn

3852. zbk

Gure Hitza | 2026/10/08

Politika solas

Jean-Louis Harignordoquy

Politika hoietan gezurra nasaiki

Euskal Herriak badu gaur hortarik aski.

Kopla hori Larreko zenaren pertsuetatik hartua da, eta hain ederki kantatzen duten Brave-Bessonart-ek doinu berriz apaindua. Senpereko pertsu idazle maitagarriak bere sendimenduak adierazten zituen sinpleki, denek ulertzeko gisan. Politika gauza baliosa da zintzoki jendartearen ongia bilatzean oinarritzen delarik. Orotan betidanik izan dira politikari onak. Halaber, politikero txarrak, bere denboran Larrekok pertsuen bidez erran zigun bezala.

Heldu den urtean izanki Frantziako buruzagi berria hautatzeko bozak, bulta huntan bazterrak berotzen hasiak dira. Naski bi eskuetako erhietan konda ahala baino hautagai gehiago badiren den tenorean oraino, denak mirakuiluen egiteko gai balire bezain harro. Hots, pertsona bakarra erresuma osoaren salbatzaile izan balitaike bezala. Harek izendatzen du lehen ministroa, eta honek bere aldetik gainerateko sailburuak. Presidentearen gain dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016