Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2026ko Urriaren 08a

Urriaren 10ean Euskararen Eguna, Oñati eta Beskoitzeko ikastolak eskuz esku

Urriaren%2010ean%20Euskararen%20Eguna_%20Onati%20eta%20Beskoitzeko%20ikastolak%20eskuz%20esku

Txantxiku Oñatiko ikastolaren eta Beskoitzeko ikastolaren arteko harremanak 2020an hasi ziren Manex Pagolaren omenez Oñatin antolatutako kantaldiarekin. Geroztik harremana sakondu eta ireki dugu urtez urte. Oñatiarrak askotan jin dira guregana, Korrika, Non Eta Mugan eta Bi Ikastola Zubi Bat ekitaldien kari. Beskoitzeko kastola anitz sustengatu dute ere, dirua biltzen lagunduz eta ekitaldi batzuetan parte hartuz, hala nola ikastolaren aldeko manifestaldian. Gu Oñatira joan girenean ere, ezin hobeki errezibitu gaituzte. Azken aldiz 2025eko udaberrian bildu ginen Oñatin, bi ikastolak, bi Herriko Etxeak eta kantu, dantza eta pilota elkarteak. Orain parte hartzeko aukera herritar guziei eman nahi diegu.

Urriaren 10eko Euskararen Egunak eta orokorrean bi ikastola eta herrien arteko harremanek hainbat helburu dute. Lehena, gure hizkuntza amankomuna den euskara sustatzea, euskara zubi bat baita bi aldeetako biztanleen arteko komunikazioan. Bestalde, azken hamarkadetan Lapurdi eta Gipuzkoako jendeen arteko harremanak apaltzen ari diren garaian, gure lurraldeen artean diren muga administratibo eta mediatikoak gainditu nahi ditugu, gure lurraldeak hobeki ezagutu eta harreman naturalagoak izaiteko. Eta bistan da, helburu horiek lortzeko, bi aldeetan bizi bizirik diren kirol (pilota, indar jokoak..) eta kultur (kantua, dantza…) ekitaldiak biziki lagungarriak dira. Testuinguru horretan, urriaren 10ean Beskoitzera jinen dira gure oñatiar lagunak, Euskararen Eguna ospatzerat.

Eguneko egitaraua

Herriko plaza nagusian:

Herriko Etxean ongi etorria hautetsi eta elkarte desberdinetako ordezkariei. Ikastolako haurren bertsoak eta txalaparta iniziazioa (11:00-12:30).

Lokarri kirol eremuan:

Zintzur bustitzea pintxoekin urririk. Leizarraga elkarteak alaitua. Haur ttipien bazkaria: ogitartekoa, deserta eta jusa 5 eurotan (12:30-13:30). Bazkaria, paella, gasna, deserta eta kafea 14€ eurotan (13:30). Pilota, Eskulari eta Aloña Mendikoen artean, ondotik euskal dantzak, Oinak Arin eta Oñatz taldeek emanak (15:00-19:00). Bazkaldu aitzin eta gero ostatua irekia izanen da. Bazkariak erreserbatzeko: https://www.helloasso.com/associations/ikastolako-aitamak. Zatozte denak nunbrian!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3852. zbk

Gure Hitza | 2026/10/08

Politika solas

Jean-Louis Harignordoquy

Politika hoietan gezurra nasaiki

Euskal Herriak badu gaur hortarik aski.

Kopla hori Larreko zenaren pertsuetatik hartua da, eta hain ederki kantatzen duten Brave-Bessonart-ek doinu berriz apaindua. Senpereko pertsu idazle maitagarriak bere sendimenduak adierazten zituen sinpleki, denek ulertzeko gisan. Politika gauza baliosa da zintzoki jendartearen ongia bilatzean oinarritzen delarik. Orotan betidanik izan dira politikari onak. Halaber, politikero txarrak, bere denboran Larrekok pertsuen bidez erran zigun bezala.

Heldu den urtean izanki Frantziako buruzagi berria hautatzeko bozak, bulta huntan bazterrak berotzen hasiak dira. Naski bi eskuetako erhietan konda ahala baino hautagai gehiago badiren den tenorean oraino, denak mirakuiluen egiteko gai balire bezain harro. Hots, pertsona bakarra erresuma osoaren salbatzaile izan balitaike bezala. Harek izendatzen du lehen ministroa, eta honek bere aldetik gainerateko sailburuak. Presidentearen gain dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016