Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Urriaren 08a

Sortze eta Ibarreko ate idekiak

Sortze%20eta%20Ibarreko%20ate%20idekiak

Sortze

Joan den astean, Iparareko Carole Goñik eta Ezterenzubiko Peio Etcheverriak beren lehen haurñoari, Imanoli, ongi etorria egin diote. Goresmenak aita-amari, eta bizi luze eta uros bat desiratzen diogu sortu berriari.

Ibarreko ate idekiak

Asteburu honetan izanen dira Ibarreko ate irekiak. Huna egitarau aberatsa.

Ortziralean, hiru herrietako eskoletako haurrek eguna elkarrekin iraganen dute, tailer desberdinetan parte hartuz eta erakusketen itzulia eginez. Aldudeko Postaren estreina izanen da (17:00) eta ondotik Bankako Olharen aldi izanen da.

Ebiakoitz goizean, Aldudeko plazan, kabala lehiaketa izanen da, non kausituko diren 140 behi, 747 ardi eta 45 zaldi, bai eta ahuntz eta xerriak ere. Alfaroineko joko berrian gasna lehiaketa izanen da, eta egun guzian etxe ekoizleen merkatua. Bertsu karrikaldia ere izanen da egun guzian, Haira Aizpurua Ibargarairekin eta Mizel Mateorekin. Bazkaltzeko mentura izanen da hiru herrietako ostatuetan, bai eta toki desberdinetan proposatuak izanen dira taloak eta laster-jatekoak. Alfaroineko joko berrin, pilota partidak izanen dira (14:45): lehenik, Perkain pilota eskolako gazteak ariko dira; ondotik, emazteen palazko partida, Maitena Larre eta Lilou Aurnague, Amaia Arretche eta Irune Urricarieten aurka. Bukatzeko, gizonen eskuzko partida: Julen Mariluz eta Iker Espinal, Peio Larrechea eta Unai Etcheverryren kontra.

Urepelen ere animazio eta dibertimendu anitz izanen da, bereziki haurrentzat. Plazan Iruñeko Duguna taldeak Euskal dantza ikusgarria emanen du (18:00). Ondotikn talo jate alaitua izanen da Jean Claude eta Koxemarekin, C’Vallenean (19:00). Urepeleko elizan, kantaldia izanen da Aire Ahizpak, Menditarrak eta haur kantu txapelketan parte hartu duten ibarreko haurrekin (20:00).

Igandean, Bankan, Kintoa Kurri ibilaldia izanen da (6:30) eta lasterraldia (9:00). Haurren lasterraldia ere izanen da (11:30). Meza ibarreko bi klikek alaiturik (10:30). Ondotik, ezkerparetan, esku-huskako pilota partidak izanen dira ibarreko gazteekin. Goiz guzian etxeko mozkinen merkatua izanen da.

Arratsaldean, Aldudeko Sanoki zinegelan, “Perkainen Itzalean” dokumentala bi aldiz proiektatua izanen da (15:00 eta 17:00).

Esnausun, aldiz, artzain xakur txapelketa izanen da (16:00) eta ondotik esku-huskako pilota partidak ibarreko gazteekin. Partida bakoitzaren artean, Itsasuko makilarien emanaldia izanen da.

Bi egun horietan, hiru herrietan enpresen bisita gidatuak egiteko parada izanen da. Erakusketa eta animazio desberdin franko ere proposatuak izanen dira. Ezin dira denak hemen aipa; horretako, hoberena Aldudeko ibarrera hurbiltzea da, egoitea eta gozatzea!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3852. zbk

Gure Hitza | 2026/10/08

Politika solas

Jean-Louis Harignordoquy

Politika hoietan gezurra nasaiki

Euskal Herriak badu gaur hortarik aski.

Kopla hori Larreko zenaren pertsuetatik hartua da, eta hain ederki kantatzen duten Brave-Bessonart-ek doinu berriz apaindua. Senpereko pertsu idazle maitagarriak bere sendimenduak adierazten zituen sinpleki, denek ulertzeko gisan. Politika gauza baliosa da zintzoki jendartearen ongia bilatzean oinarritzen delarik. Orotan betidanik izan dira politikari onak. Halaber, politikero txarrak, bere denboran Larrekok pertsuen bidez erran zigun bezala.

Heldu den urtean izanki Frantziako buruzagi berria hautatzeko bozak, bulta huntan bazterrak berotzen hasiak dira. Naski bi eskuetako erhietan konda ahala baino hautagai gehiago badiren den tenorean oraino, denak mirakuiluen egiteko gai balire bezain harro. Hots, pertsona bakarra erresuma osoaren salbatzaile izan balitaike bezala. Harek izendatzen du lehen ministroa, eta honek bere aldetik gainerateko sailburuak. Presidentearen gain dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016