Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urriaren 08a
Ikusi Mikusi, Ziklo, Uso besta, Elizako berri eta Kirolak
Ganex
Ikusi Mikusi
Herriko Etxeak antolaturik urriaren 9 eta 10ean iraganen da, euskal kultura aipagai, haur eta helduentzat, usaian mila haur bederen izaten dira, Hegoaldetik eta Iparraldetik etorriak, denak banatuak herriko gela guzietan. Aurten ere haurrak eta familiak espero dira, beraz suerte ondeneri.
Ziklo
Olhain Ikastolak antolaturik iraganen dira urriaren 18an, igandez, bi ibilaldi 85 eta 95 kilometrokoak, abiatzea plazatik (9:00), izen ematea aitzinetik 20€, internetez www.helloasso.com/associations/olhain-ikastola, bertzenaz egunean berean 25€.
Uso besta
Egun berean urriaren 18an igandez herriko komertsantek antolaturik iraganen da, egitaraua: meza nagusia (10:30), pilota partida (10:30), euskal pastizaren lehiaketa (11:00), aperitifa txarangak animatua, bazkaria herriko karriketan (13:00) menua: kuia salda, usoa saltsan, gasna, koka eta kafea 32€. Ondotik kontzertua plazan (16:00) “Six Toys” taldearekin.
Elizako berri
Larrungo Done Jakue Espiritu Santua parrokiak hiru herri biltzen ditu: Azkaine, Senpere eta Sara. Urriaren 17an larunbatez familien meza Senpereko elizan iraganen da (18:00). Katixima hasiko da urriaren 19an astelehenez (9:30): Azkainen CE2 Okatxa gelan, Senperen CM1 Artzain Ona gelan eta Saran CM2 Argi Bide gelan. Meza Sarako zahar-etxean urriaren 15ean ortzegunez (15:30). Borondatekoen afaria, parrokiak jende horieri ofreituko diote urriaren 16an ortzirale arratsean, herriko Lur Berri gelan, hortako zuen izenak eman urriaren 11 aitzin.
Kirolak
Pilota esku-huska trinketean: Lehen maila: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle 40-22 Irisartarrak-en kontra. Etxeberri Pacheco Manex-Zozaia Eñaut galtzaile 19-40 Noizbait-en kontra. 3. mailan: Alfaro Ellande-Irazoqui Iñaki galtzaile 27-40 Errenteriaren kontra. 4. mailan: Elizalde Lauran-Etxabide Olazabal Beñat galtzaile 21-40 Senpereren kontra.
Neskak palantxan trinketean: 3. mailan: Urrutia Borda Edurne-Arribillaga Audrey galtzaile 22-40 Denek Bat-en kontra. Indaburu Gaelle-Arotzarena Amaia galtzaile 28-40 Denek Bat-en kontra. 4. mailan: Urreizti Leire-Etxeberri Pacheco Laida galtzaile 30-40 Amikuzeren kontra.
Gazteak: Endara Elorri-Barreneche Astigarraga Intza galtzaile 33-40 Senpereren kontra. Funosas Marina-Endara Joane galtzaile 12-40 Arbonarrak-en kontra.
Errugbia: Sarak azkaindarren kontra 27-25 irabazi du, heldu den igandean pausako dira.





