Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Urriaren 08a
Heriotze, Mahats biltzeak, Sumendiak, Baigorrikoop, Germieta eta Okozeko bestak, Beethoven eta Pilota
Heriotze
Luzaz gure herrian bizi izan zen Maria Mercedes Aroztegui Echeverria (Echaide Aldegui sortua eta Nafarroatik etorria) Uztaritzen zendu da 87 urtetan. Baigorriko hilerrian ehortzi dute joan den astelehenean. Doluminak seme-alaberi eta familia guziari.
Mahats biltzeak
Itxura guzien arabera, urte hau biziki ona izanen da arno egileentzat. Beroari esker eritasunik ez, harririk ere ez eta mahats anitz, kalitatekoak eta azukre anitzekikoak. Mahastizain guziak kontent.
Sumendiak
Euskal Herriko Unibertsitate herrikoiak "Volcanisme" deitu duen zine hitzaldia proposatzen du urriaren 9an (ortziralea), Bil Etxean:
Mexiko Michoacango (18:30) "Purhepecha" sumendi edo garmendia
Labanen zizelkatzea artisaugintza prekolonbianoan (19:15)
Jatekoa eta edatekoa eskainirik (20:00)
W. Herzog-en “Au coeur des volcans, requiem pour Katia et Maurice Krafft” (21:00)
Baigorrikoop
Janari saltegi parte hartzailea heldu den ibiakoitzean, urriaren 10ean, estreinatuko da:
Informazio bilkura Elizonde gelan (10:00, Elizaren parean)
Janari saltegiaren bisita (12:00, 347, Gaineko karrika edo lehengo "Guyenne"-ean).
Trago bat eskainia izanen da irekitzea ospatzeko. Xehetasun gehiagorentzat edo kide izateko,Baigorrikoopen HelloAsso orrialdera joan behar da.
Germieta eta Okozeko bestak
Urriaren 10ean ospatuko dira. Egitaraua:
Ibilaldia, abiatzea Germietako plazatik (9:00)
Haurren pala lehiaketako finalak (11:30)
Zintzur bustitzea (12:00)
Bazkaria: xingarra, meloia, entrekota patatekin, sagar tarta, gasna, kafea, ondokoa (13:00). Izen emateak: 06-13-50-69-42. 25 euro.
Pala lehiaketako finalak binaka (18:00)
Gaualdia "Los Piquillos"-ek alaiturik (21:00)
Beethoven
Musika gertakari handia Baigorrin. Heldu den ibiakoitzean, urriaren 10ean, Iparraldeko orkestrak Ludwig Van Beethovenen 5. sinfonia ezaguna emanen du Plaza Xokon (20.00).
Pilota
Euskal Herriko esku-huska txapelketa hasi da trinketean eta bi partida jokatu dira Baigorrikoan, lehen mailan. Bietan Zaharrer Segikoak garaile izan dira:
Xalbat Ibarrola-Amaiur Jauregi 40 - Taberna-Chapuso (Errenteria) 24
Philippe Bielle-Xabi Alcasena 40 - Aguirre-Benesse (Urruña) 32





