Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Urriaren 08a

BAB bulebarreko bidegorria ireki da, Auzo kontseiluetan parte hartzeko deia eta Bihotz itxurako kuxinak elkartasunez

Kolore dezberdinetako kuxinak egiten dituzte (Anglet Accueille)
Kolore%20dezberdinetako%20kuxinak%20egiten%20dituzte%20(Anglet%20Accueille)

BAB bulebarreko bidegorria ireki da

Bizikletentzako 1,5 kilometroko lehen zatia erabilgarri da, Pontrits karrikatik Bahinos biribilguneraino. Autoen bidetik bereizia den bi noranzkoko bideak lehendik zeuden bizikleta bideekin lotura egiten du. Obrak azaroan berriz hasiko dira: 2,5 kilometroko ibilbide osoa 2027ko martxorako bururatzea aurreikusia da.

Auzo kontseiluetan parte hartzeko deia

Herriko Etxeak hautagaitzak biltzen ditu 2026-2029 aldiko auzo kontseiluak osatzeko. Hamasei urtetik goitiko angeluarrek izena eman dezakete. Auzo bakoitzean, hamabi herritar boluntario zozketaz hautatuko dituzte, parekotasuna errespetatuz. Urtean lau bilkura eginen dituzte, eguneroko biziari eta auzoen hobekuntzari buruz eztabaidatzeko.

Bihotz itxurako kuxinak elkartasunez

Urri Arrosa kanpainaren karietara, Anglet Accueille elkarteko jostunek bihotz itxurako kuxinak prestatzen dituzte, bularreko minbiziaren ebakuntza izan duten emazteentzat. Besapean ezartzeko pentsatuak diren kuxinak Euskal Kostaldeko Ospitaleari eta Belharra klinikari emanen dizkiete. Ekimenak boluntarioen joskintza zaletasuna eta gaixoei laguntzeko nahia elkartzen ditu.



Email Facebook Twitter LinkedIn

3852. zbk

Gure Hitza | 2026/10/08

Politika solas

Jean-Louis Harignordoquy

Politika hoietan gezurra nasaiki

Euskal Herriak badu gaur hortarik aski.

Kopla hori Larreko zenaren pertsuetatik hartua da, eta hain ederki kantatzen duten Brave-Bessonart-ek doinu berriz apaindua. Senpereko pertsu idazle maitagarriak bere sendimenduak adierazten zituen sinpleki, denek ulertzeko gisan. Politika gauza baliosa da zintzoki jendartearen ongia bilatzean oinarritzen delarik. Orotan betidanik izan dira politikari onak. Halaber, politikero txarrak, bere denboran Larrekok pertsuen bidez erran zigun bezala.

Heldu den urtean izanki Frantziako buruzagi berria hautatzeko bozak, bulta huntan bazterrak berotzen hasiak dira. Naski bi eskuetako erhietan konda ahala baino hautagai gehiago badiren den tenorean oraino, denak mirakuiluen egiteko gai balire bezain harro. Hots, pertsona bakarra erresuma osoaren salbatzaile izan balitaike bezala. Harek izendatzen du lehen ministroa, eta honek bere aldetik gainerateko sailburuak. Presidentearen gain dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016