Herriz Herri - Biarritz (L) | 2026ko Urriaren 08a
Herriko elkartasun asurantza osagarria abian, Mazon parkeko pilotalekuak 80 urte eta Karrikak berritzeko obrak
Herriko elkartasun asurantza osagarria abian
Urriaren 1etik goiti, Miarritzeko Herriko Etxeak elkartasun asurantza osagarria (mutuelle) eskaintza abiatuko du ACTIOM elkartearekin, herritarrek prezio negoziatuak ukan ditzaten. Aholkulariek bakoitzaren beharrak, egungo kontratua eta aurrekontua aztertuko dituzte. Harrerak ostegun arratsaldetan eta ostiral goizetan eginen dira CCAS egoitzan, hitzordua harturik: 05-64-10-00-48. Diru-sarrera apaleneko herritarrentzako laguntza osagarri bat ere aurreikusten du Herriko Etxeak; xehetasunak geroago jakinaraziko ditu.
Mazon parkeko pilotalekuak 80 urte
Urriaren 10ean ospatuko dute urteurrena (14:00-00-00). Pilota ezagutzeko saioak, erakusketa, partidak, herri kirolak eta dantzak izanen dira. Arratsean, mutxikoak (19:30), Oldarraren kontzertua (20:30) eta Patcha Mama taldearekin dantzaldia (21:00) proposatuko dituzte. Herriko elkarte anitzek parte hartuko dute ospakizunean.
Karrikak berritzeko obrak
Urrian hainbat auzotako galtzadak berrituko dituzte, eta zirkulatzeko nahiz aparkatzeko murrizketak izanen dira. Besteak beste, Gabrielle Dorziat bidexkan urriaren 7 eta 8an ariko dira, Mouettes karrikan 8tik 12ra eta Dolhare karrikan 12 eta 13an. Lanak egunez eginen dituzte, auzokoentzako zarata eragozpenak mugatzeko.




