Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Urriaren 08a
Eskubaloia, Heldu den aste hondarreko partidak eta Mus
B. L.
Eskubaloia
Gizonetan, Nazional 2 mailan, irisartarrek galdu dute L’Unionen, 23-19. Erregional mailan ere galdu dute Noustyn, 32-19. Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek ere galdu dute Noustyn, 29-23.
Nesketan, Nazional 2 mailan, Kanbo/Irisarri taldeak irabazi du Merignac-en, 25-36. Bigarren taldeak ere irabazi du Denguin/Buros taldearen kontra, 29-25. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoak irabazi dute Urruñan, 29-47.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan, erregional mailan, Irisartarrak taldea larunbatean Orthezen ariko da (19:00).
Hirugarren taldeak Nousty errezebituko du larunbatean (21:00). Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoak Assonen jokatuko dira igandean (14:00).
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri taldea etxean ariko da Marmandeko taldearen kontra, larunbatean (19:00). Bigarren taldea Lucq de Béarnera joanen da igandean (15:00).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoak larunbatean Irisarrin ariko dira Kostaldea taldearen kontra (17:00).
Mus
Arrapestakari, Irisarriko komiteak mus txapelketa antolatzen du Gure Doia trinketean, urriaren 10ean, larunbatarekin (14:00). Izen ematea: 10€ jokalari bakoitzarentzat. Leire 07-83-63-72-70 edo Louna 07-68-36-86-14 deitu behar dira. Anitz sari izanen dira baita taloak ere.





