Hegoaldean | 2026ko Urriaren 08a
Etxebizitza eskubideak espekulazioaren kontra
I. M.
Espainiako Diputatuen Kongresuan, eskuineko indarrek gibelera bota zituzten joan den aste hastapenean Ministroen Kontseiluak onartu zituen etxebizitzari buruzko bi lege-dekretuak. PP, Vox, UPN eta Junts alderdiek kontra bozkatu zuten bi dekretuetan. Bere aldetik, EAJ alderdia eskuineko indarrekin batu zen bigarren dekretua ezeztatzeko orduan. Hots, PSOE alderdiaren gobernuak Sumarren, ERC, EH Bildu, Coalicion Canaria, eta BNGren babesa ukan zuen, baina ez zen aski izan. Lehen dekretua gibelera bota zuten PP, Vox, Junts eta UPNk 178 botorekin, aldeko 172ak gaindituz. Bigarrenak, alokairu-kontratuak automatikoki berritzeari buruzkoak, 184 boto izan zituen kontra eta 166 alde. Bigarren bozketa horretan zuen EAJk bat egin eskuineko eta eskuin muturreko alderdien botoarekin. Kongresutik kanpo, ehunka lagunek jarraitu dute bozketa, eta Alokatzaileen Sindikatuak ezetzaren berri jakin bezain laster greba orokorrerako dei egin zuen. Pentsa daiteke, krisi horrek ateak ireki dizkiokeela hauteskundeak aitzinatzeari Espainian.





