Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Urriaren 08a
Heletan Gaindi
Notre Dame d’Hélette eskolako burasoen elkarteak proposatzen duen Heletan Gaindi urriaren 11n, igandearekin, izanen da. Aurtengo berritasuna: 13 kilometroko ibilaldiarekin batera, 13 et 22 kilometroko bi mendi lasterketa proposatzen dauzkizuegu! Mendi lasterketentzat izen emateak PBOrganisation bidez egin behar dira, ibilaldiarentzat tokian berean, 7:30etatik goiti. Ibilaldia Erregelu gelatik abiatuko da (8:00). Jatekoa eta edatekoa tokian berean (burgers/patatak eta ogitartekoak eguerdiko). Ekitaldiaren xehetasun guziak Facebook eta Instagram orrialdetan atzemanen dituzue. Kirol egun goxo horrek eskolako proiektu pedagogikoaren finantzamenduan parte hartuko du. Beraz zatozte nunbrean, tenizak soinean! Prezioak: ibilaldia 6€, haurrak 12 urte arte 3€; izen emaiteak 7ak30tik goiti mendi lasterketak: 13km – 13€ eta 22km – 20€ PBOrganisation bidez Xehetasunak www.facebook.com/heletangaindi orrialdean edo instagramen (heletangaindi) edo mailez heletangaindi@gmail.com




