Herriz Herri - Zuraide (L) | 2026ko Urriaren 08a
Atzarri Pilota elkartearen 50 urteak
E. A
Hainbat pilotari izan ditugu herrian, 1854an sortua den Jean-Baptiste Duhaldetik hasiz, Xilar izengoitia zuena, trinketari izena utzi duena. Duela 50 urte Ervitti anaiak famatuak izan dira pilota munduan eta horien artean Alexandre edo Alex. Atzarri elkartea sortuz, zenbat pilotari ez ditu jalgi eta ezagutarazi Euskal Herrian gaindi!
Historia aitzina doa Alex Erviti Trofeoa antolatzen baitute heldu den asteburuan:
• ostiralean, urriaren 9a, lehen partida Etxeberria-Luro, Lafitte-Lazkanoren kontra (18:00) eta ondotik Biscouby-Ugarte, Larrechea-Etcheverry U.-ren kontra.
• igandean, urriaren 11, finala eta Zuraideko jokolari gazteak ibiliko dira lerroz lerro pilotari ezagunen artean (11:00). Aperitifa eskainia izanen da bazkaria aitzin (25€ helduentzat, 12€ haurrentzat). Izena eman ezazue parte hartu nahi baduzue telefono honetara deituz: 06-11-11-88-79.




