Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Urriaren 08a

Sortze, Igandean kantaldia eta Aguxtin Alkhat eta Kamila ZubeldiarekinAntzuola eguna

JMB

Agustin Alkhat eta Kamila Zubeldia (Beñat Picabea)
Agustin%20Alkhat%20eta%20Kamila%20Zubeldia%20(Benat%20Picabea)

Sortze

Berri on bat eliza gainaldean bizi diren “Urtxintxa” etxekoentzat. Berriki herritaturtuak diren Clara Terrissek eta Johann Bernardek beren lehen haurñoari ongi etorri egin diote. Zorionak eta bizitza luze bat Oihan deitu duten sortu berriari, eta goresmenak aitama uroseri.

Igandean kantaldia Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldiarekin

Heldu den igande arratsaldean, urriaren 11n arratsalde goxoa pasatzeko parada proposatua zauku Ezkia Ikastolaren alde antolatua den kantaldiarekin (16:30). Hau Aiherrako Denen Etxeko gelan iraganen da.

Lehen partean Ezkia Ikastolako haurrek emanen dituzte ikastolan ikasi kantuak (16:30). Bigarren partean Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldiaren emanaldiaren aldi izanen da (17:00). Bi kantariek “Orhoit Hilcia” izendatu duten disko berria aurkeztuko daukute. Hamar kantuko bilduman estilo ezberdinak nahasi dituzte, folk, pop, rock eta blues doinuak gurutzatuz. CDa buruilaren 15ean atera dute, eta udazken honetan hunen aurkezten ibiliko dira. Haatik, Aiherrako emanaldia berezia izanen da, diskoan parte hartu duten musikari guziekin emanen baitute: Pierre Sangla baterian eta perkusioan, Julien Labat gitarran, Mathieu Haranburu gitarra apalean, Unai Zubeldia buzukian, Amaia Hiriart aihertarra txeloan, eta Xabi Etxeberri arrabitan. Aguxtin eta Kamila aspaldiko lagunak dira, bakoitza bere aldetik hainbat taldetan arizanik, azkenean hurbildu dira elkarrekin aritzeko, hots proiektu eder baten obratzeko.

Hitzordu berezia: Diskoan parte hartu duten musikari guziak elkartuko dituen kantaldi bakarra izanen baita, arrazoi bat gehiago kantaldi hunen ez huts egiteko! Kantaldiaren ondotik, burasoek prestatu taloak eta zerbitzatu edariak tokian berean hartzen ahalko dira edo ikusgarria bukatzean etxera eramaten ahalko. Txartelak aitzinetik: HelloAssoren webgunean erosgai dira (10€) edo tokian berean kantaldi egunean. Ongi etorri deneri!

Antzuola eguna

Urriaren 24an, izenak Herriko Etxean eman behar dira.Deia abisatu bezala, Aiherra/Antzuola eguna aurten Antzuolan iraganen da, urriaren 24an, larunbatarekin. Aurten 42 urte egiten du bi herriak parekatuak direla eta usaian bezala autobusez joanen gira Antzuolara. Hona nola eguna iraganen den: Aiherratik autobusez abiatzea (8:45), Antzuolakoen ongi etorria (10:30), Bergarako Olaso Dorrearen bisita (11:45), trikipoteoa edo hamaiketakoa (13:30), bazkaria (14:30), dantzaldia (16:00) eta Antzuolatik etxera abiatzea (18:00). Izenak urriaren 17a aitzin eman behar dira, Herriko Etxera deituz 05-59-29-64-02 edo mezuz: mairie@ayherre.fr


Email Facebook Twitter LinkedIn

3852. zbk

Gure Hitza | 2026/10/08

Politika solas

Jean-Louis Harignordoquy

Politika hoietan gezurra nasaiki

Euskal Herriak badu gaur hortarik aski.

Kopla hori Larreko zenaren pertsuetatik hartua da, eta hain ederki kantatzen duten Brave-Bessonart-ek doinu berriz apaindua. Senpereko pertsu idazle maitagarriak bere sendimenduak adierazten zituen sinpleki, denek ulertzeko gisan. Politika gauza baliosa da zintzoki jendartearen ongia bilatzean oinarritzen delarik. Orotan betidanik izan dira politikari onak. Halaber, politikero txarrak, bere denboran Larrekok pertsuen bidez erran zigun bezala.

Heldu den urtean izanki Frantziako buruzagi berria hautatzeko bozak, bulta huntan bazterrak berotzen hasiak dira. Naski bi eskuetako erhietan konda ahala baino hautagai gehiago badiren den tenorean oraino, denak mirakuiluen egiteko gai balire bezain harro. Hots, pertsona bakarra erresuma osoaren salbatzaile izan balitaike bezala. Harek izendatzen du lehen ministroa, eta honek bere aldetik gainerateko sailburuak. Presidentearen gain dira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016