Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Urriaren 08a
Paseko txorien behaketa, Arrosa Koloreko Urria, Posta gelako erakusketa, Kantu Lantokiaren hastapena, Urtubiako jauregi gaua, Aste Urdina herrian, Herriko organoari bisita gidatua, Airoski euskal dantza taldean izen-ematea, Pika eta Ebats-en mutxiko ikastaroak eta Etxeko hondakinen bilketa
Paseko txorien behaketa
Urriaren 19tik 31ra, eta urtero bezala, paseko txori eta hegaztien behaketa eginen dute erlaitzean (08:30-11:30). Biltokia: Etzan-Borda etxaldea. Azalpenak emanen zaizkie hurbiltzen direnei.
Arrosa koloreko urria
Urriaren 10ean, larunbatez, izanen da ekimen honen egun nagusia, Ithurbidea kiroldegian. Ibilaldi arrosa (08:30), sentsibilizazio ekintzak (11:00), animazioak: musika, antzerkia, erakusketa… egun osoan zehar. Jan-edatekoak izanen dira.
Posta gelako erakusketa
Irailaren 11tik urriaren 16ra arte, zabalik izanen da Posta gelan, Ihitza-Cloé Hargousen argazki erakusketa. “Itzalek diotena” izena du aipatu erakusketak eta argiaren eta iluntasunaren, lur zikloaren egunaren eta gauaren etaargazkiaren eta soinuaren arteko lotura agerian uzten dituzten argazkiak, bideoak eta idazki poetikoak biltzen ditu. Urririk.
Kantu lantokiaren hastapena
Pausuko Xaian urtero antolatzen duten kantu lantokia edo tailerra urriaren 14an, asteazkenez, hasiko da eta ekainean bukatuko. Hamabostero, asteazkenez eginen dute (20:30). Lehen bi asteetan izen-ematea izanen da (20:00) eta gero kantu tailerra (20:30). Hortik goiti, gainerako egun guztietan 20:30etan hasiko da.
Urtubiko jauregi gaua
Urriaren 17an, larunbatez, Jauregien Gaua ekimenaren kari, Urtubiko jauregia kandelez eta kriseiluz argitua izanen da, garai zaharretan bezala.
Aste Urdina herrian
Urruñako herriak parte hartuko du urriaren 5etik 11ra izanen den Aste Urdinean. Horren kari, ekimen zenbait antolatu dira herrian 60 urtetik goitikoentzat, aste honen xedea adineko herritarrak ongi baloratzea eta bultzatzea baita. Aste osoan zehar erretretadunen Goxo Toki elkartea zabalik izanen da, hurbiltzen diren guztiei bertan egiten diren ekimenen berri emateko. Itsas Mendi zinetokian elkargune goxo bat izanen da jokatuko duten antzezlan baten inguruan. Informazio gehiago: 07-64-62-55-74.
Herriko organoari bisita gidatua
Urriaren 27an, asteartez, Jondoni Bixintxo elizako organoa hurbiletik ezagutzeko parada izanen da (17:00-18:00). Hasieran elizari buruzko azalpenak emanen dituzte, eta gero organoari buruzko zehazkizunak. Horren ondotik, organoa entzuteko tenorea izanen da, eta elizaren aitzineko plazan euskal musika eta dantzak izanen dira (19:00). Bisita gidatua egiteko behar-beharrezkoa da lehenago erreserba egitea herriko turismo bulegoan.
Airoski euskal dantza taldean izen-ematea
Airoski euskal dantza taldearen 2026-2027 ikasturterako izen-emateak ohiko bideetatik egiten ahal dira, taldeak urtero agorrilaren amaieran edo buruilaren hasieran ireki ohi baitu epea. Kurtsoetan izena emateko edo informazio zehatza atzemateko, taldearekin zuzenean harremanetan jartzen ahal da, bai elkartearen egoitzan eta bai Herriko Etxean.
Pika eta Ebats-en mutxiko ikastaroak
Pika ta Ebats euskal dantza tradizionaleko elkartean, 2026-2027 ikasturterako izena emateko epeaburuilaren hasieratik zabalik da. Xehetasunak atzemateko, zuzenean Herriko Etxearekin jartzen ahal da harremanetan, 05-59-47-44-44 telefonora deituz, edo elkarteak 130 Kautereneko Borda bidean duen egoitzara joanez.
Etxeko hondakinen bilketa
Azaroaren 1etik aitzina, etxeko hondakinak biltzeko guneetara sartzeko, txartel magnetiko bat beharko da. Bakarrik hondakinak biltzeko gune kolektiboak erabiltzen dituzten edo banakako zikin-ontzirik ez duten familiei zuzendua. Txartela honako tokitan banatuko da: Herriko Etxean, Oletako eskolan, Zokoa auzoko kirol-gunean, Pausuko biltokian eta Posta kultur etxean.





