Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Magma Mia
eMe8 kolektibo feminista eta Azkaingo Herriko Etxeak Beatriz Egiazabal aktorearen bakarrizketa proposatzen dute, abenduaren 9an (19:00), Alboan.
Harpidetza txartelak
2023ko sasoiarentzat "kultura eta euskara" batzordeak harpidetza txartela proposatzen du lau
ikuskizunentzat 28€tan, 10€ren ordez 7€tan ikusgarria.
Urte osoan baliagarri izanen da eta ikusgarri batentzat baliatuko denean, kartaren gibelean...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Erakusketa
Liburutegian eguzki sistemako izarbeletaz erakusketa ikusten ahalko da, abenduaren 16 arte. Edozein argibiderentzat deitzen ahal da Yago, 05-59-54-68-30 zenbakira.
Etxea filma
Euskaraldia dela eta, Azkaingo Gau Eskolak eta gaztetxeak ''Etxea'' filmaren proiekzioa eta egilearekin solasaldia antolatu dute, abenduaren 2an (18:30), Kilika gaztetxean. Ondotik poteoarekin eta musikarekin gaualdia segitzen ahalko da, beharriak adi-adi...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Urriko bizi gertakizunak
Sortzeak: Le Charpentier Lorea, Azarete Allande, Idiart Albistur Alma. Ezkontzak: Carricaburu Frédéric eta Elduayen Mayalen, Betz Anthony Kévin eta Pittaluga Charlotte Moniue Fidéle, Chlodny David Jean-Bernard eta Woerli Marie Paule Annick, Blot Alexandre J.J eta Achiary Aines Joana. Heriotzak: Hugonet Marie-Françoise, Urchoegia Jean-Manuel, Laubie Alain Jean-Michel, Marfin Suzanne...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Kantu bilduma
Hazilaren 20an, Iparraldeko abesbatzen federazioak "Kantu Bilduma 2022" abesbatzen elkarretaratzea antolatzen du Azkaingo elizan (17:00). Parte hartuko dute Kantu Bilduma, Erlautza, Atsulai eta Kantauri koruek. Sartzea 10€tan.
Euskaraldia
Egunero, oren guziz, urte osoan euskaldunok eta euskaldun bilakatu nahi duenak behar genituzkeen jarrerak eta usaiak oroitarazteko Euskaraldia heldu zaigu, hilabete honen 18an hasi...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Hazilaren 11
Hazilaren 11ko armistizio ospatzearen karietara, meza bat emana izanen da (11:00), ondotik lore pausatzea hilen oroitarrian eta aperitifa Bil Toki gelan.
Jostatzeko gomita
Eguberriz zertaz jostatzen ahal den azaltzeko, "Ascain en Jeux"-k bertze inguruko jolas elkarteekin batera hitzordua ematen du, hazilaren 19an, larunbatez (13:00-23:00), Bil Toki gelan. Harat
hurbilduko denak jostatzeko hauta franko ukanen du....
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Ikusgarri
Hazilaren 5ean (20:30) Biltoki gelan ikusten ahalko da La Boîte à Idées konpainiak eskainiko duen "Le Cabaret d'Impro" inprobisazio ikusgarria, frantsesez. Sartzeak bertan salgai izanen dira.
Musikaldia
Hazilaren 5ean (21:00), Xoko Ona ostatuan izanen da Dukkha.
Jostailu bilketa
Hazilaren 2tik 25a arte, etxe xokoan geldituak diren joko edo jostailuak, Herriko Etxerat eramaten ahalko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016