Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Informazio bilkura
Maiatzaren 20an (20:00) Herriko Etxearen gibelean den lehengo kontseilu gelan "Larrun (AHT) Ez" elkarteak informazio bilkura antolatzen du. CADE-ko kideek parte hartuko dute, gaur egungo AHT-ren Bordele hegoaldean eraikitzeko proiektuaren berri emateko. Nahiz frogatua izan den proiektu hori ez dela beharrezkoa eta badirela aterabide egokiagoak, beti aitzina doa!
Bilkuran argitasun zonbait emanen dituzte. Ez lotsa eta bilkurara...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Selauru huste
Denen artean, "Tous ensemble pour le Sénégal" elkarteak, maiatzaren 14an, selauru huste bat antolatzen du, Pierre Loti pilota plazan. Xehetasunentzat eta izena emateko 07-88-91-46-26 telefono zenbakira deitu edo idatzi denenartean@gmail.com.
Bakun
Bakun elkartea Txi-Kung arte txinatar eginkizuna zabaltzeko helburuarekin,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Mus lehiaketa
Maiatzaren 14an, larunbatarekin (16:00), Biltoki gelan, Azkaingo eskola publikoko burasoek, Jean-Michel Gonzalez mus txapelketa antolatzen dute. Lehen saria 500€koa eta 100€ finalistentzat. Izen ematea 12€ pertsonaka izanen da eta bertan ematen ahalko da (15:00) edo 06-81-67-08-66 telefono zenbakira deituz. Han berean zer jan eta edan izanen da.
Mokofinen ibilaldia
Maiatzaren 22an Azkaingo ikastolako euskaraz...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Kontzertu
Maiatzaren 1ean (17:00) Azkaingo elizan Kantaldea koruak kantaldia eskainiko du. Javier Sarmientok ''Jesusen sortzea'' eta Xabier Sarasolak ''Stabat Mater euskal gai batetaz'', Kantaltea koruarentzat konposatu dituzte. Bi lanak Ama Birjinaren himnoa dira, XIX. mendetik gaur arteko musika sakratu desberdinetan zehar.Marie Hargous-Lesar-ek zuzenduko du eta Javier Glez Sarmiento pianoan izanen da. Taldeak guttitan publikoaren aitzinean kantatzen du, hor da...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Larrungo desafioa
"Ascain Elgarrekin Athlétisme" elkarteak, apirilaren 30ean, ordulariaren kontrako lasterketaantolatzen du: 4,4km eta 850m maldakoa. 1. lasterkaria 13:30etan abiatuko da. Bertzalde, gain horietan lasterkariak ikusi nahi dituztenentzat antolatua den "gormanten ibilaldia" 10:30 eta 11:30 artean abiatuko da. Bidean toki batean pausa ttiki bat eginez, taloak jaten ahalko die eta gorago euskal pastiza eta kafea hartuz lasterkariei beha egon. Xehetasun...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Noiz arte?
Oroituko ge astekari honetan, otsaileko azken aleko lehen orrialdean "Iloba... osabaren bidetik" titulua zekarren artikulua nola irakurri genuen. 1914an gerlara joandako Joseph Gracy azkaindar gaztearen urratsetan ibili ziren Karine Coquelin eta David Gracy 500 km baino gehiago eginez. "Noiz Arte?" Mikel Erramouspek zuzendu duen film dokumentala frantsesez ikusten ahalko da, heldu diren ortzirale eta larunbatean, apirilaren 15ean eta 16an Biltoki gelan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016