Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
"Herri bakoitzak badu bere bizia, badu bere izaitea, badu bere moldea. Kanpotik heldu denak ez ditu
aise hartuko eta beretuko" 'idazten zuen Jean Elissalde, Zerbitzari, Azkaine gure sorterria liburuan. Baina zoritxarrez kanpotik heldu denari ez diogu gure izaitearen, hizkuntzaren oparirik egiten. Adibide bezala, egunero gaten den saltoki batean, pareta batetik bertzera zabalera guzian, xuri, gorri eta urdin kolorea duen girlanda bat zintzilikatua izan da frantsesez urte...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Gerezi ondoak
Urte guziz bezala, Itsasuko Xapata elkarteak salduko ditu Itsasuko gerezi ondoak, 3 mota hautagai dira:
Peloa, Xapata eta Beltxa, hiruak"Maxma 14" delakoan xertatuak. Abenduan banatuak izanen dira.
Prezioa 20€ (15€ kidetza duten laborarientzat). Landareak eskuratzeko berme bakarra da lehenbailehen manatzea. Emailez: contact@cerise-itxassou.com, adieraziz izen,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Herriko kontseilu
Abenduaren 15ean (20:00), Biltoki gelan herriko kontseiluaren bilkura iragan da. Aipatuak izan diren gaiak:
- 2021eko agorrilaren 4ko herriko kontseiluaren aktaren onarpena.
- Elkarteendako 2021eko diru laguntzak.
- 2022an, 22. KORRIKAn parte hartzea.
- Azkaingo Hirigintzan Tokiko Planaren 3. aldaketa.
- RTErekin zor hitzarmen baten izenpetzea.
- Enedis Sud Aquitainekin zor hitzarmen baten izenpetzea.
-...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Heriotze
Gan den asteartean, hazilaren 30ean Panpi Laduche pilotari eta kantari ezaguna zendu da. Pilotari aditu eta trebea, pilota joko ezberdinetan, txapel frango irabaziak! Berak egin dituen gauzen artean hainbertze balitekenez errateko, hemen justu aipatuko dut 1978an jokatu zuela Tolosarekin batera, Pirola eta Salbidearen kontra, ikastolen alde antolatua izan zen lehen partidan. Ondoko urtetan ere segitu zuen bere ekarpena egiten Seaskarentzat antolatu ziren...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Askaingo ikastolak, Aiguaclara kontsumo arduratsu eta ekologiko kooperatibako laranja eta
mandarinak salgai ditu. Izan bat edo bertze, bakoitza 10kg-ko kutxetan dira eta 25€ balio dute. Bi kutxa hartuz sorpresa ttiki bat izaten da. Manaketa abenduaren 9a arte egiten ahalko da mailez:
ore-lo-x@hotmail.fr edo WhatsAppez: 06-82-34-86-29. Izena, kutxa kopurua eta telefono zenbakia eman...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Ibilki egitarauaren bitartez, Euskal Kultur Erakundeak sustatu eta bultzatzen du euskal antzerkiaren hedapena eta herriekin izenpetuak dituen hitzarmenekin Azkainen "Besteen Kalea" antzerkia ikusten ahalko da abenduaren 12an, Bil Toki gelan (17:30), Jour de Fête konpainiak emanik.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016