Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Bizi gertakizunak
Sortzeak: Lefevre Ella Alice Olivia, Gouvernel Ametsa Haizea, Arrieta Lecuona Unai, Terrassier Klisnick Féderica, Cassou Enea, Bernabeu Léa, Saint Macary Intza, Bibloque Jena, Mairre Contet Amane
Ezkontzak: Jarrier Nicolas René Roger eta Kondrasheva Anna Quesne; Bruno Marcel Abel eta Foure Josiane Pierrette France.
Heriotzak: Bernabeu Angel Santiago, Olaizola Antoine, Pourtolas...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Herriko kontseilua
Martxoaren 31n, ortzegunez (19:00), Biltoki gelan herriko kontseiluaren bilkura iraganen da. Aipagaia: 2022ko aitzin-kontuen norabideen eztabaida.
Korrika kulturala
Heldu den asteburuan, antzerki topaketa izanen da Korrika Aterkiaren barne. Apirilaren 2an, larunbata, "Atzerrian Lurra Garratz" Kiroleta saskibaloi gelan (20:30). Aktoreak: Ander Lipus eta Laura Peganos, Artedrama Konpainiako aktoreak. 12 urtetik...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Emazte eta gizonen berdintasunerako ekintzak
Herriko kontseiluko bilkuran, martxoaren 9an, Emazteen Nazioarteko Eskubideen egunaren biharamunean, emazte eta gizonen arteko berdintasunaren egoerari buruz bertan egiten dena aipatzeko, parada ukan dute. Joana Irigarayk, Azkaine Baiko hautetsiak, gai hortaz axolatzen den herriko batzorde irekiko lehendakari-orde gisa hitza hartu du. Batzorde horretan, 2020ko uztailean sortu zenetik ez da lanik eskas izan. Herriko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Solasaldi
"Ene baitan bizi da" liburua irakurri dutenek, ez dute ahantzi behar, heldu den ortziralean, martxoaren 18an (19:00), Biltoki gelan, hitzordua emana dela liburua idatzi duen Maddi Ane Txoperenarekin solasean aritzeko.
Antzerkia
"Birritan Bortxatua" antzerkia Kilika gaztetxean ikusten ahalko da, martxoaren 20an (17:00). Sartzea 5€. Izanen da zer jan eta edan.
Elkartasuna
Azkeneko kontseiluan...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Mus - Aurten jokatzen da Euskal Herriko 13. mus txapelketa. Urtarrilean hasi ziren herrietako kanporaketak eta martxoaren 13an Plaza ostatuan bururatuko dira. Parte hartu nahi dutenentzat hitzordua 14:30etan emana da, 15:00etan hasteko. 20 bikote aritzen ahalko die eta aitzinetik izena emateko Maiderri deitzen ahal zaio: 06-03-84-83-52.
Lapurdiko finalak martxoaren 26-27an Xaia ostatuan jokatuko die. Final handia Baigorrin, apirilaren...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ikastolaren Ate Idekitzea
Martxoaren 5ean (10:00), Azkaingo ikastolak guraso berriak errezibituko ditu, bere proiektu pedagogikoa aurkezteko murgiltze eredua, hautu pedagogikoak, ibilmoldea, instalazioak... Familia berriek haien galderak pausatzen ahalko dizkiete irakasle eta gurasoei, kafe baten inguruan.
Merkatxoa
Duela gutti Michel eta Agnèsek Merkatxoa deitzen den saltegia zabaldu dute,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016