Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Bizi gertakizunak
Ezkontza: Solorzano Eki eta Valencia Salazar Jenny Paola (otsailaren 25ean).
Heriotzak: Burguete Joseph (otsailaren 26an); Roisneau Anita sortzez Miner (otsailaren 26an); Canonge Céline Françoise (otsailaren 27an); Barra Martin(martxoaren 1ean); Goyenaga Jean Antoine(martxoaren 12an); Elgart Jean (martxoaren 8an).
Ez Dok Hiru akustikoa
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Irakurle taldearen solasaldia, "Hitza hezi bihotza hazi" liburuaz, Xan Errotabehere idazlearekin, Herriko Etxeko liburutegian iraganean da martxoaren 31n, ortziralea (19:00).
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Lurrustel ontzi
Lurrustela egiteko ontzia nahi bada, Euskal Elkargoa deituz (05-59-57-00-00, 2a zapalduz) jakinen da nola eskuratu.
Tailerrak
Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1, 8 eta 15ean Azkaingo Herriko Etxeak, La fibre 64rekin elkarlanean lau ortzegunez, urte hasieran bezala, ordenagailu, tauleta eta mugikorrak hobeki baliatzen ikastekotailerrak, berritz antolatzen dituzte. Izena jadanik Herriko Etxean ematen ahal da, deneri...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Herriko kontseiluko bilkura
Martxoaren 15ean (19:00), asteazkenarekin herriko kontseiluko bilkura iraganen da, Bil Toki gelan. Aipatuko diren gaiak: 2022ko abenduaren 19ko herriko kontseiluaren aktaren onarpena.
- Hautetsien urteko sarien zerrenda laburbildua.
- Larrungo mediateken sarea: karta bakarraren proiekturako sareko kide diren Herriko Etxeen arteko finantza partaidetzako hitzarmena.
- Artzaintzari buruzko diagnostikoa,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Ateraldi
Erretretan sartuak diren herriko jendeentzat, herriko kultur batzordearen, herriko zerbitzu sozialaren eta Adin Goxoa elkartearen artean, martxoaren 16an, kultur ateraldia Irisarrira antolatu dute. Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako zentroan ''Emazteak eta Euskal Herriko Historia'' erakusketa ikusiko dute eta Art'Zain jatetxean bazkalduko. Itzuleran Bidarraiko plazan geldituko die, eguraldi ederra bada Luhusoko edo Itsasuko eliza bisitatuko...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Izen ematea
Herriko ikastetxeetan izen emateak hasiak dira. Eskola publikoko edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-00-97 telefono zenbakira deituz edo ecole.ascain@wanadoo.fr bitartez eta Sainte Marie eskolarentzat edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-08-81 telefono zenbakira deituz edo ecolestemarie.ascain@wanadoo.fr helbidera.
Aste ubela
Martxoaren 7tik aitzina...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016