Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urteko lehen hitzordu kulturala urtarrilaren 20an iraganen da (20:00). "Ihesi" Iduzkilore konpainiaren obra Biltoki gelan emana izanen da.
Istorioa: "Bi emazte bide bazterrean. Alde batetik, Sabina zahar etxetik inposatua izan zaion etorkizunetik eskapatua eta beste aldetik Marga etxeko arrangurez ihes joana.
Ihesbidean bi emazteek elkar atzemanen dute, gero hobeago bat irudikatuko dute, jakin gabe haien ametsak zein heinetara gauzatuko diren.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Abenduaren 27an, asteazkenarekin, Pontx pailazoak Gelara bere ikuskizun berria Biltokin emango du (18:00).
"Klaseko txirrinak jo du eta, Pontx eskolara berandu iritsi da. Lagunekin elkartu eta egunari aurre egiteko prest dagoela, irakaslea ez da agertu, eritu egin da. Pontxek irakasle kargua hartuko du eta ikaskideekin egun osorako lana betetzea izango du helburu....
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Uztaritzeko San Josep lizeoaren alde, herriko plazan, abenduaren 17an (9:00-17:00) ganer hustea antolatua da. Egun horretan aterako diren irabaziak baxoko proiektu baten osatzeko erabiliak izanen dira.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
23. Korrika zenbait hilabeteren buruan iraganen dela eta, abenduaren 8an (17:00-20:00) tokiko Gau Eskolak jantzi eta materiala salmenta antolatzen du. Azkaingo jauregian iraganen da. Lasai hurbildu!
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Klasako bazkaria
Abenduaren 2an, 50 urte aurten eginen duten herritarrak gomitatuak dira mende erdiaren ospatzera. Hitzordua plazan emana da (19:00), ondotik Xoko Ona ostatuan 35€tan afaltzen ahalko da. Izen emaitea azaroaren 24ko finkatua zen, hala ere deitu Eric Aristegui 06-73-25-95-23, Ugutz 06-48-20-65-46 edo Maider Laduche 06-03-84-83-52.
Euskararen eguna
Abenduaren 3an (15:00), Euskararen Eguna kari, Biltoki gelan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Bollendorf-Azkaine
Bollendorfeko hogoita hamar bat lagun urriaren 14an, larunbatarekin, Azkainera etorri dira. Talde hortan baziren kide berriak, haurrak, gazteak eta etortzeko ohitura dutenak. Alemanak herriko plazan azkaindarrekin elkarretaratu ziren, atsegin handiarekin.
Aberasgarriak diren gauza anitz egiteko parada ukan dute: igandeko mezaren ondotik, erromanoen zubian piknika batean parte hartu dute, umore zinez onean. Urruñako Airoski dantza taldeak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016