Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Ekainaren 1ean larunbatarekin (20:00), Serres-eko kaperan Kalakan eta Berçaitz Anaiak taldeek kontzertua emanen dute. Sartzeak 12 euro kostako du, tokiak mugatuak dira. Kontzertua hasi aitzin (19:00), pintxo potea antolatua izanen da, talo eta edariak egonen dira.
...Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
2015etik, Kornelio herriko musika eskolak arrakasta handiz antolatzen du Akordeoi eguna. Besta huntan, Bidasoako bi aldeetako akordeoi jotzaile gazte eta ez hain gazte biltzen dira elkarrekin jotzeko. Aurtengo edizioa, maiatzaren 19an iraganen da, igandearekin. Goizean (11:00), Kalejira herriko karriketan izanen da, ondotik (14:00) musikariendako bazkaria Kornelio musika eskolak antolaturik, eta eguna untsa finitzeko (17:00), ohiz kanpoko kontzertua izanen da elizan. Gerard Luc, Joxan...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Maiatzaren 7an asteartearekin (19:00), "Antzerkiaren Laberintoan-1" liburuaren aurkezpena eginen da, Bil Tokin. Bertan, Ander Lipus aktore eta egilea hor izanen da. Denendako urririk!
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
"Haizea dator..."
Apirilaren 12an, bertso saioa Alboa ostatuan iraganen da (19:00). Johane Larre, Unax Aizpurua, Uxue Lannes, Ibai Lekuona, Haira Aizpurua eta Nahia Etcheverry izanen dira bertsolariak eta Ainhoa Sarasua, baita Azkaingo bertso eskola gai emaileak.
Ipuin musikatua
Apirilaren 17an...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Martxoaren 2an larunbatarekin (19:00), Biltokin Korrika Kulturala kari, helduendako "Hitzen Lapurra" ipuin saioa izanen da, Dorleta Kortazar-en eskutik. Hizkuntzari eta ahozkotasunari buruzko saioa izanen da, besteak beste isildutako hitzen eta hizkuntzaren balioaren ingurukoa. Sartzeak 7€ kostako du, erreserbatzeko Herriko Etxea deitu: 05-59-54-66-89.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Euskal Herri osoan eramana den txapelketa, Azkainen ere iraganen da. "Plazan" ostatuan otsailaren 17an partidak jokatuko dira (15:00). Parte hartzeko deitu: 06-03-84-83-52, bikote bakoitzak 20€ ordaindu beharko du.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016