Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
23. Korrika zenbait hilabeteren buruan iraganen dela eta, abenduaren 8an (17:00-20:00) tokiko Gau Eskolak jantzi eta materiala salmenta antolatzen du. Azkaingo jauregian iraganen da. Lasai hurbildu!
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Klasako bazkaria
Abenduaren 2an, 50 urte aurten eginen duten herritarrak gomitatuak dira mende erdiaren ospatzera. Hitzordua plazan emana da (19:00), ondotik Xoko Ona ostatuan 35€tan afaltzen ahalko da. Izen emaitea azaroaren 24ko finkatua zen, hala ere deitu Eric Aristegui 06-73-25-95-23, Ugutz 06-48-20-65-46 edo Maider Laduche 06-03-84-83-52.
Euskararen eguna
Abenduaren 3an (15:00), Euskararen Eguna kari, Biltoki gelan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Bollendorf-Azkaine
Bollendorfeko hogoita hamar bat lagun urriaren 14an, larunbatarekin, Azkainera etorri dira. Talde hortan baziren kide berriak, haurrak, gazteak eta etortzeko ohitura dutenak. Alemanak herriko plazan azkaindarrekin elkarretaratu ziren, atsegin handiarekin.
Aberasgarriak diren gauza anitz egiteko parada ukan dute: igandeko mezaren ondotik, erromanoen zubian piknika batean parte hartu dute, umore zinez onean. Urruñako Airoski dantza taldeak...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Azaroaren 4an (19:00), Kiroletan Xilabaren finalerdia iraganen da. "Lizaieta" taldea (Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira eta Karlos Aizpurua) eta "Muttikoak" taldea (Irati Alcantarrilla, Haize eta Ibai Lekuona eta Miren Artetxe) bat bestearen kontra lehiatuko dira.
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Kilima 4 haurtzainez osatu euskarazko haurtzaindegia da, herriko erdigunean kokatua. Familientzat leku goxoa eta solidarioa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurren eta haien familien beharreri erantzuteko antolatua.
Kilima haurtzaindegiak azaroaren 4an (18:00), Biltoki gelan loto bat antolatzen du. Bertan jateko eta edateko izanen da, denak ongietorriak dira!
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Urriaren 13an, ostiralarekin, Elirale - Pantxika Telleria konpainiak, "O!"dantza ikusgarria emanen du, Kiroletan, saskibaloi gelan (19:30).
O! ikuskizuna, Oihan Indart baigorriarrak interpretatu bakarkako lana da, koreografia zuzendaritza Pantxika Telleriaren esku zena.
"O!" dantzariaren mugimenduak argiarekin duen loturaren bidez, harridura eragiten du, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko balira bezala. Ikuslea lan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016