Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Kilima 4 haurtzainez osatu euskarazko haurtzaindegia da, herriko erdigunean kokatua. Familientzat leku goxoa eta solidarioa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurren eta haien familien beharreri erantzuteko antolatua.
Kilima haurtzaindegiak azaroaren 4an (18:00), Biltoki gelan loto bat antolatzen du. Bertan jateko eta edateko izanen da, denak ongietorriak dira!
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Urriaren 13an, ostiralarekin, Elirale - Pantxika Telleria konpainiak, "O!"dantza ikusgarria emanen du, Kiroletan, saskibaloi gelan (19:30).
O! ikuskizuna, Oihan Indart baigorriarrak interpretatu bakarkako lana da, koreografia zuzendaritza Pantxika Telleriaren esku zena.
"O!" dantzariaren mugimenduak argiarekin duen loturaren bidez, harridura eragiten du, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko balira bezala. Ikuslea lan...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Asteburu huntan iraganen da, aurten 20 urteak ospatzen direla. Ostiralean (20:30) Erramun Martikorenak elizan kantaldia emanen du, Azkaingo turismo bulegoan txartelak atxikitzen ahal dira. Larunbatean haurrentzat animazio desberdinak aurreikusiak dira (16:30), mutxikoak (18:30) eta ondotik pilota partida. Igandean, pottoka hazleen abiatzea Larrunetik (7:30), merkatua (9:30), pottoken herrian heltzea (11:00), artzain xakur txapelketaren finalak (15:00) eta Menditarrak taldearen kantaldia...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a
Ainarak dokumentala irailaren 15ean, ostiralarekin (20:00), Biltoki gelan ikusgai izanen da. Dokumentalean aipagai dira 1870 eta 1940 artean, Nafarroako eta Aragoiko milaka emazte, ainarak izenez ezagunak, hegaztien antzeko migrazioa egiten zutelako. Neguan Mauleraino espartin industrian lan egitera etortzen ziren eta udaberrian etxera itzultzen, familia laguntzeko edo bizitza berri bat hasteko helburuarekin.
Filmaren ondotik Anne Etchegoyenen eskutik kontzertu laburra eskainia da....
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Serresko kontzertua E.V.A.H. (Bizi tokiak enbalditu helduentzat) elkartearen alde, uztailaren 21ean, Serresko kaperan (21:00). Artista anitz presente izanen dira.
Panpi Laduche zena hastapenetik elkarte horren gozaita zen (25 bat urte), omenduko da.
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Tourra
2023ko Frantziako Tourra gure herritik pasako da, uztailaren 3an. Gertakari horrek nahasmendu handiak sortuko ditu gure errebideetan. 918 Departamendu Errepida Azkainen arras hetsia egonen da (13:00-17:30). Urgentziazko ibilgailuak bakarrik ibiltzen ahalko dira. Neurriak hartu behar dira, bidaientzat eta murriztu ahal bada.
Kontzertua
Uztailaren 8an (21:00) Xurio pilota plazan (VVFen euria egiten badu), Michelle Budriak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016