Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Abenduaren 30ean astelehenez (15:00-19:00) eta 31n asteartez (9:30-13:00), Bil Toki gelan odola emaiteko aukera izanen da. Odola emaiteak bizi bat salba dezakeelako, urtea bukatzeko modu hobeagorik ez da!
Hitzordua aitzinetik hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunearen bitartez.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Denak plazara
Abenduaren 15ean igandearekin (11:00), Pontx pailazoak bere "Denak plazara" ikusgarri berria emanen du Biltoki gelan. Huna sinopsia: "Goizean goizik herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emanen dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da?...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Azaroaren 24an igandez (10:00-18:00), Eguberriko merkatua iraganen da herrian. Artisau etasortzaileen merkatua izanen da. Larrugintzako artikuluak, ehungintzako osagarriak, bitxiak, beirate eta zeramikazko sorkuntzak, xaboiak eta kosmetika, karterak eta abar proposatuko dituzte. Erakusketariak plazako aterbean baita pilota plazan izanen dira.Azkaingo hiru eskolek ere parte hartuko dute: Sainte Marie eskolak matahamiak eta ardo beroa proposatuko ditu, eskola publikoak txokolate beroa eta...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Azaroaren 17an igandearekin (17:00), herriko elizan kantu bilduma eginen da, Kantu Bilduma, Lapurtarrak, Erlauntza eta Xaramela koruekin. Sartzeak 10 euro kostako du, 18 urtez petikoentzat urririk.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Azaroaren 8an ostiralez (19:00), Inge Arin Larrañagak "Ahots hariak" bere dokumentala emanen du Biltokin. Huna sinopsia: "Dokumental labur hori, 1960-1978 urte bitartean kokatzen da. Frankismoak agintzen zuen garai horietan, Euskal Herrian kultuak sekulako garrantzia ukan zuen. Hain zuzen ere, modu tradizionalak bazterrean utzi gabe, euskal artistek teknika berriak praktikan eman zituzten: hor sortu ziren Gaur taldea edota Ez Dok Hamairu kantarien elkarlana. Dokumental labur honek,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Serres-eko Jakubeak
Serres-eko Jakubeak uztailaren 19 eta 20an iraganen dira. Lehen egunean ostiralarekin, mus txapelketa iraganen da (19:00), 100 euroko saria irabazten ahalko da. Izen emateak egunean bertan eginen dira eta parte hartzeko 10 euro pagatu beharko da. Taloak eta edariak salgai izanen dira. Biharamunean, goizean meza (10:00), pilota final kontsonantea (11:00), aperitifa (12:30), zikiroa (14:00), pilota final printzipala (18:00), Baxaketa taldearen kantuak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016