Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a

Ihauteriak

Martxoaren 1ean iragaitekoak dira. Huna egitaraua: (14:00) egur jokoak haurrentzat, (16:00) krakada, (17:00) desfilea, (18:00) Zanpantzarren auzia, (19:00) bertsulariak eta (20:00) txaranga. Mozorro gaia "D letra" da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a

Sorkuntza inprobisatua - Bertsuxurla - Herritarren bilkura

Sorkuntza inprobisatua

Otsailaren 2an igandez, La Boite à Idées konpainiak "Vos amis à la carte" bere azken sorkuntza inprobisatua emanen du, (17:00) VVF-eko La Bergerie gelan. Ikusgarri honek 4 pertsonaia nagusi eszenaratzen ditu, ikusleek emanaldiaren hastapenean zehaztuak. Adixkidetasunaren gaia hurbiletik aztertuko dute kontsumo gizarte irensle batean. Deneri idekia, frantsesez izanen da eta oren bat eta laurden iraunen du. Sartzeak egunean berean salgai dira,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a

Zine-ikuskizuna

Urtarrilaren 19an igandearekin (17:00), "Zetaren bideetako musika hariak" Ibantutaren zine ikuskizuna ikusten ahalko da Biltokin. Musika kolaborazioak eta etnomusikologia uztartzen dituen proiektua, album, ikuskizun eta Zetaren bideetan filmatutako bideo proiekzioak ikusiko dira. Euskaraz izanen da frantsesezko azpitituluekin. Tokiak 5 euro kostako du prezio apalean, 10 euro helduentzat. Erreserbak Herriko Etxea deituz egin behar dira: 05-59-54-66-89.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a

Odol emaiteak

Abenduaren 30ean astelehenez (15:00-19:00) eta 31n asteartez (9:30-13:00), Bil Toki gelan odola emaiteko aukera izanen da. Odola emaiteak bizi bat salba dezakeelako, urtea bukatzeko modu hobeagorik ez da!

Hitzordua aitzinetik hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunearen bitartez.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Denak plazara - 1954an sortutakoen bazkaria

Denak plazara

Abenduaren 15ean igandearekin (11:00), Pontx pailazoak bere "Denak plazara" ikusgarri berria emanen du Biltoki gelan. Huna sinopsia: "Goizean goizik herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emanen dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da?...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Eguberriko merkatua

Azaroaren 24an igandez (10:00-18:00), Eguberriko merkatua iraganen da herrian. Artisau etasortzaileen merkatua izanen da. Larrugintzako artikuluak, ehungintzako osagarriak, bitxiak, beirate eta zeramikazko sorkuntzak, xaboiak eta kosmetika, karterak eta abar proposatuko dituzte. Erakusketariak plazako aterbean baita pilota plazan izanen dira.Azkaingo hiru eskolek ere parte hartuko dute: Sainte Marie eskolak matahamiak eta ardo beroa proposatuko ditu, eskola publikoak txokolate beroa eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016