Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Azaroaren 22a
Heleta
Dolu:
elizan eta kanpoan ezin kokatuz zen jendea, ikusiz aise da pentsatzea zer estimutan zagon Michel Jorajuria Etxarnekoa, utzi gaituena 60 urtetan, borroka luze baten ondotik ezin garaituzko gaitz batek eremanik. Bere lan denbora Lur Berri enpresan iragana zuen, zorigaitzez erretreta ez du gozatu, baina iragan tokietan estimu handia zuen, ondarrik Ezpeletako saltegian. Ez zagon bi eskuak sakelan egoiteko heitarik Michel, herriko kontseiluan, parropiakoan, orotan behar orduen arabera, ahantzi gabe etxe eta familia. Bi semeen aita, biak esposatuak, buruilean izana zuen plazerra parte hartzeko semearen esposetan eta gozatzeko plazerra bestearen bigarren haurraren sortzea. Lekukotasun ederrik izan du horien guzien inguruan hoinbertze kantu ta otoitzen ondotik Jainkoak eman diezaiola zorionezko bizia. Espos lagunari, haur ala haur ttipier, bai eta familia guziari gure dolumin bihotzekoak.
Santa Kantalina
Saindu horren izena aipatzea salbu, denek badakite Heletan feriak direla azaroaren 24 eta 25ean, aurten ibiakoitz eta igandez. Lehen eguna zaldiari emana da dena, aurten prezioak goraxago iraganik segur izanen dela mugimendu jada erostunak galdeketa dabiltza. Igandea 25an behier idekia da tokia, halere joan den urtean bezala izanen da zaldi pizuen lehiaketa handi bat. Biziki ederra baitzen joan den urtean ez daiteke txarrago izan aurten. Inguruan bistan da feria bati buruzko tresneria, auto, mahai, beste saltzaile, ez da deusen eskasik izanen egun horietan, gainera ostatuetan ere ateak zabalik daude guzieri ongi etorria egiteko.
Mezak:
ibiakoitzean ez da mezarik, igandean (09:00) Mehaine eta (10:30) Iholdi.











