Kostaldean | 2018ko Azaroaren 22a

Kostaldean

Euskaraldia Donibanen ere

Denetan bezala, Euskaraldiaren karietarat, hitzordu batzu izanen dira Donibane Lohizunen ere. Lehena, hitzaldi gisakoa, ortzirale huntan, aratseko 7-etan, herriko ikastolan. Hizlaria, Kiki Amunarriz. Gaia, "zergatik Euskaraldia?" Zergatik orai? Zergatik hemen?. Sartzea urririk. Ondotik, izanen da han berean jateko eta edateko...

Bertsu-bazkaria Ziburun

Ziburun, orai arte ere Baltsan bilgunean izan dira artetan bertsu- bazkariak. Aldi huntakoa sartzen da Euskaraldi sailean. Igande huntan zortzi iraganen da, abenduak 2. Bertsulariak, Unai Agirre, Miren Artetxe eta Aitor Sarriegi. Tokiaren segurtatzeko, deitzen ahal da zenbaki huntarat, 06 78 75 36 68.

Bortizkeria ezin onetsiak

Bortizkeria guziak ezin onetsiak dira bainan aste huntan sail berezi bat akulatua da asko tokitan salatzeko emazteek jasaiten dituztenak. Hendaian konparazione, horra hiru hitzordu aipagarri: ortziralean, aratseko 7-etan, herriko mediatekan, lekukotasun batzuen bilketa Kanaldude telebixtarekin. Larunbatean, goizeko 11etan, toki berean, irakurketa bat Marie José Basurco idazle ezagutuarekin. Igandean, goizeko 10ak eta erdietan, Variétés zinegelan, bi film ikusgai, "Kabi biluziak" (euskaraz) eta "La belle et la meute".

Ziburun, Iturri-Baita saltzen ahalko da

Herriko kontseilua bildu da Ziburun eta ez baitezpada hain giro lasaian. Ez dira elgarri konplimenduka biziki arizan segurik! Eztabada samurra izan ere da Iturri-Baita egoitzaren saltzea gogoan. Egia erran, auzia etzen etxe hori noiz nori salduko den bainan hirigintza paperetan duen legezko sailkapena kanbiatzeko gisan. Etxea herriarena da eta orai arte ekarria publikoari idekia bezala, ontasun publiko bezala beraz. Publiko izaite hortaz dute biluzi bestenaz ez bailitake salgai ezartzen ahal. Herriak etxe hori beretu zuen emaitza baten ondorioz, bainan baldintzapean nolazpait, xahar-etxe baten egiteko. Hori gertatu zen 1962an. Badu beraz 56 urte. Hots, aspaldiko ixtorioa da. Salbu hara, urteak jin dira eta urteak joan dira bainan, batean hau eta bestean hura, xahar-etxerik ez da egin. Denbora batez, etxea baliatu da atsedengune bezala bainan aspaldian hetsia bezala dago. Bi elkarte badira gela batzu oraino baliatzen dituztenak bainan ez omen dute legezko hitzarmenik batere herriarekin. Hots, Herriko Etxean, auzapezak eta gehiengoan direnek nahi dute Iturri-Baita saldu. Saltzapen hori gogoan lehen urratsa izanki beraz alde bat finkatzea etxe hori ez dela gehiago publikoarentzat baliatzen den bat. Horiek hola, zendako da beraz giroa samindu gai hori aipatzean? Gehiengoan ez direnentzat gauzak ez baitira batere argi. Alde batetik ez dira saltzearen alde batere bero eta oroz gainetik nahi lukete jakin etxe hori zer bilakatuko den saltzen balinbada. Eta hortaz auzapezak eta hunen ingurukoek ez dute, gutiengoan direnen gustuko segurik, argitasun handirik emaiten, goizegi dela-eta. Sozial-maileko bizitegiak eskas baitira, hori nehork ez du ukatzen, abertzaleek eta sozialixtek diote Iturri-Baita baliatzen ahal litakeela gisa hortako bizitegi andana baten egiteko. Ezetz dio Isabelle Dubarbier axudantak. Iturri-Baita den tokian, neurri berezi zorrotzak badirela eta bizitegi gutiren tokia beraz. Aldiz, Iturri-Baita salduz bilduko den dirua baliatzen ahalko dela beste nunbait sozialbizitegi horietarik aise gehiagoren egiteko. Auzapezak segurtatu du bere aldetik etxearen inguruko aparkalekuak orai arte bezala baliatzen ahalko direla. Bainan denen buru zer bilaka litake beraz Iturri-Baita? Eta zergatik ez da argitasun gehixago ukaiten ahal? Leire Larassa abertzalea bipilbipila mintzatu zaio auzapezari, orai erraiten duena ez dela batere gai hortaz duela zonbait hilabete erraiten zuena, ez dela beraz batere hitzeko gizona. Auzapezak ez du utzi gehiago mintzatzerat eta hara nola bururatu den eztabada... Denen buru, Iturri- Baita etxearen sailkapen aldaketa bozkatua izan da. Gehiengokoak alde, gutiengokoak kontra. Segur haatik Iturri-Baita etxearen afera horrek ukanen duela oraino aipaldi. Eta hasteko frango ariko direla lehen bai lehen jakin nahiz nor izaiten ahal litakeen eroslea, orainokoan nehork ez bere burua agertu nahi. Denbora poxi bat igurikatu nahi orobat, gauzak ez direno garbiago. Nun ez duen ba beste arrazoinik ere. Nork daki?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3475. zbk

Dena laparrra den sasipean ez da arrosarik izaiten

Sahar Khalifa

Gure Hitza | 2018/11/22

Ekaitz artean baikor

Peio Jorajuria

Aste berezia suertatu zaigu iragan den hori. Aste inarroslea. Anaia baten heriotzeak jo gaitu bete betean. Oraindik gaztea, 60 urte, erretretako adinera heldua doi doia. Mixel, Heleta Etxebarneko zurkaitza zen, sendoa, azkarra, alaia. Engaiamendu askotakoa, herriko hautetsi ere zela. Bainan bazterrak errausten ari dituen minbizi beltzak hegalak erre dizkio. Ehorzketa elizkizun hunkigarriak ukan ditu, sustengu zabalarekin, bihotz altxagarri. Denak eskertuak izan ditela. Ez adiorik anaia maitagarria.

Itsasun ere jo du hil ezkilak. Aitor Sarasua bertsularia joan zaiku. 51 urte baizik ez zituen, biziaren erditsua eritasun larri bat karreatuz eraman behar izan duela. Bisitañoa egin diogu. Zer maitasunezko giroa aurkitu dugun haren inguruan! Maiana bizilagunak eta Maddi alabak opari bat izan dela azken egunetan Aitorren inguruan bizitakoa daukute erran, maitasuna gaindizka. Eta maitasun horren haizeak ufatzen zuen oraindik herriko elizan iragan den eskerronezko ospakizunean....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016