Pilota | 2018ko Azaroaren 22a
EUSKAL HERRIKO LIGAREN XAPELGOA: FINAL-LAURDENAK // ESKULARI ELKARTEAREN LEHIAKETA: FINALA LARUNBATEAN
JME
GARAZIKO ASTELEHENA
Jende gutixago Garatenean astelehen huntan, azaroaren 19an. Jokolarien aldetik, aldaketa bat: Lucu arizan da Ducassou-ren ordez.
Lambert L / Lambert X..... 50
Gonzalez / Lucu............... 28
Afitxak berak desoreka salatzen zuen eta emaitzak hori argiki frogatu dauku. Hastapenean, guti gora behera pilotariak berotzeko denboran, bi ekipak nibel berean ziren, 3 aldiz ados: 3/3, 4/4, 6/6. Gero
Lambert anaiak nagusi ziren. Horrela, bi anaiek abantzua hartu dute, markailuan diferentzia handituz zoala bururaino. Huna partidako kondu zenbait, Laurent eta Ximun-en alde: 14/6, 19/11, 27/13, 38/22, 45/25, 50/28. Oren bat eta 20 minutu iraun duen partida huntan, L. Lambert- ek 10 sake sartu ditu, Gonzalez 2 baizik ez.
Heldu den astelehenean, azaroaren 26an, 16:00etan:
Lambert L / Çubiat..............?
Elgart / Sanchez................?
MILAFRANGAKO LEHIAKETA
Milafrangako lehiaketaren finalerdiak iragan dira azaroaren 17an, larunbatean.
Lehen finalerdian:
Ospital / Ducassou........... 40
Lambert L / Lambert X..... 25
Ospital eta Ducassou nagusitu dira segur bainan arizanik zeren Lambert anaiek partida ona egin baitute, bereziki defentsan.
Bigarren finalerdian:
Larralde / Bilbao............... 40
Waltary / Guichandut........ 17
Bigarren finalerdiak beste itxura bat zuen, irabazleek ez baitute lan handirik ukan garaipenaren lortzeko. Munduko xapeldunei 45 minutu aski izan zaizkie finalerako txartelaren eskuratzeko. Finalean, aldi bat gehiago aurkituko dituzte Ospital eta Ducassou.
À¯'ƒ'¨ Finala, azaroaren 24an, larunbatez
17:00etan: aitzin partida
18:00etan: finala
Ospital / Ducassou.............?
Larralde / Bilbao.................?
Partida handi baten mentura dugu final honetan, momentuko lau pilotari hoberenak hor baitira.
BUZUNARITZEN "URTZOAREN" LEHIAKETA
Joan den asteburuan zen lehiaketa osoa, ortziralean finalerdiak eta igandean finala. Lehiaketa hunek bildu ditu ez bakarrik pilotazaleak bainan ere urtzo afariaz gustatuak ziren guziak. Udazkeneko pesta goxoa denentzat.
Lehen finalerdian:
Aguirre / Palomes............. 40
Bielle / Çubiat................... 36
Bigarren finalerdian:
Monce / Sanchez.............. 40
Elgart / Lucu..................... 34
Igandean:
Aitzin partidan buruz-buruka
Olçomendy....................... 40
Darmendrail...................... 34
Darmendrail-en eraso biziek ez dute Olçomendy iziarazi eta hunek zuzenki irabazi du partida hau.
Finalean:
Monce / Sanchez.............. 40
Aguirre / Palomes............. 29
Partida bi zatitan iragan da: lehen partean, partida erditsu arte, galtzaileak aitzinean ziren 23/23ko berdinketa arte, baina, Monce eta Sanchez-ek ez zuten irabazteko ideia saldua eta emeki-emeki gaina hartu dute eta partida frango aise irabazi ere ondarrean.
IPAR EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOA TRINKETEAN
Joan den asteburuan jokatu diren multzoetako hirugarren eguneko partiden emaitzak:
À¯'ƒ'¨ Zuraiden azaroaren 16an, ortziralean
Olhagaray / Carricart (Airetik 1)............ 40
Lafitte / Mendy (BAC 3).... 35
Poueyts / Laffitte (BAC 1). 40
Echeverria / Bonetbeltche (Airetik 2).... 35
À¯'ƒ'¨ Izturitzen azaroaren 17an, larunbatean
Lascor / Mendiburu (Amikuze 1).... 40
Mainhaguiet / Azcona (Goizeko Izarra 1). 28
Etchegaray / Oxarango (Airetik 3).......... 40
Ibarburu / Berasategui (Azkaindarrak 1)................. 31
À¯'ƒ'¨ Senperen azaroaren 18an, igandean
Etcheverry / Larralde (Denek bat 1)...... 40
Anchordoqui / Garat (Atzarri 1)................. 18
Bereterbide / Valencia (Senpere 1)......... 40
Alcasena / Iribarren (Zaharrer Segi 1). 31
À¯'ƒ'¨ Hazparnen (Berria) azaroaren 18an, igandean
Suertegaray / Ascaso (Urruñarrak 2)....... 40
Itoiz / Itoiz (Noizbait 3)...... 24
Cigarroa / Benesse (Urruñarrak 1)..... 40
Etchemendy / Olaizola (Noizbait 1).......... 17
Heldu den asteburuan finalaurdenen aldi. Huna egitaraua:
À¯'ƒ'¨ Arrangoitzen azaroaren 23an, ortziralean
Bi partida hauek Arrangoitzen iragan beharrak dira baina lehenarentzat duda zerbait bada naski eta, lerro hauek igortzean, ez da dena arras finkatua. Beraz kasu xehetasun gehiago izanen denez aste huntan.
19:00etan
Cigarroa / Benesse (Urruñarrak 1).......?
Bereterbide / Valencia (Senpere 1)...........?
20:00etan
Etcheverry / Larralde (Denek bat 1)........?
Etchegaray / Oxarango (Airetik 3)............?
À¯'ƒ'¨ Armendaritzen azaroaren 25ean, igandean
16:00etan
Olhagaray / Carricart (Airetik 1)..............?
Etchemendy / Olaizola (Noizbait 1)............?
17:00etan
Echeverria / Bonetbeltche (Airetik 2)......?
Anchordoqui / Garat (Atzarri 1)...................?
HEGOALDEKO BERRI:
Joan den asteburuan, Iruñeako Nafarroa Arena pilota leku berry ospetsuan zuten hitzordua pilotazaleek eta, 3000z goiti, hor ziren bilduak.
À¯'ƒ'¨ Nafarroa Arena - Iruñea:
2018/11/18an
Artola À¢'€'" Albisu.................. 22
Irribarria À¢'€'" Zabaleta.......... 20
4 1/2 Xapelketan, lehen mailako finala:
Ezkurdia............................ 22
Altuna III............................ 17
Partida bizia, gustagarria buruan buru.
Aldi huntan, Joseba Ezkurdiak eraman du bere lehen titulua 4 1/2ko jokoan. Gosta zaio, Jokin Altunak ez baitu sekulan amore emaiten baina halere, final huntan, Ezkurdia indarrez nagusi zen eta bere jokoa ere ongi menperatu du, Altunari aireko menera pilotarik ez emanez eta sake zenbait ere sartuz.
Hirugarren partidan:
Laso À¢'€'" Erasun................... 18
Retegi BI À¢'€'" Erostarbe....... 17
Heldu den astean:
À¯'ƒ'¨ Lesaka: 2018/11/22an À¢'€'" 18:00etan
4 1/2an:
Urretabizkaia II...................?
Aranguren...........................?
Binaka:
Arteaga II À¢'€'" Eskiroz............?
Lasa À¢'€'" Ibai Zabala..............?










