Azalekoa | 2023ko Urriaren 05a

Euskal Herria burujabe

M.O.

Euskal%20Herria%20burujabe

Baionan klima desafioaren inguruan, urriaren 7 eta 8an, bi egunez konferentziak, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi antolatuak dira. Bildu gira Emma Tosini eta Elouan Trichard Bizi mugimenduko ordezkariekin, mugimenduaren antolatzaile izanez, egun horien xedea zein den kontatu daukute.

Baldintza hobeak berreskuratu

Bizi mugimenduak sortu zenetik, parioa egin zuen ingurumen gaien inguruan herritarrak mobilizatzea. 2013an "Alternatiben herrixka" deitu ekimena muntatu zuen, 12.000ko bat jende hurbildu ziren. Larrialdi ekologikoaren eta justizia sozialaren aitzinean, munduan ala toki mailan erantzunak ekartzeko gogoetak antolatuak izan ziren. 2015ean lehen aldikoz "Tour alternatiba" antolatua izan zen, Parisen iragan zen Cop21-en karietara.

Lehen Alternatiba antolatua izan zenetik 10 urte pasa dira, frantses estatuan, baita Suitzan, Belgikan eta Alemanian 117 Alternatiba talde sortu dira. Gurekin bilduak ziren militanteek zioten parioa irabazia izan zela, larrialdi eta klima-justizia gaien inguruan mobilizazio zabala lortu zen. Lurralde bakoitza tokiko errealitatean kokatzen bada, elkarrekin mundu mailan diren borroketan engaiatzera doaz. Denek helburu berdina dute, trantsizio eraginkorra plantan ezartzea, isurketen eta erregai fosilen menpekotasunaren murriztea eta idorte handieri aurre egiteko.

Gogoeta horren bidetik, 2018an Bizi mugimenduak txosten bat plazaratu zuen, Euskal Herriko lurraldea kontutan hartzen zuena. Laborantza sailak hunkitzen dituen ura, elikadura eta hazkuntza bezalako gaien inguruan diagnostikoa egin eta, aterabideak landu ziren. Garraio eta mugikortasunaren inguruan proposamenak egin ziren, bizikleta bideak osatzeko eta tokiko trenbidea sendotzeko beharra agertu zen.


"Hitza hitz": botere publikoen eginbeharra

Instituzio publikoen engaiamendua aipatzerakoan, Emma Tosini eta Elouan Trichard-ek oroitarazi daukute, 2014ko herriko bozen karietara, Bizik hautagai zireneri "Metamorfosiaren Ituna" plazaratu zuela. Hautetsiek trantsizio ekologikoaren arloan engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten eskatu zen. Geroztik Bizik 56 Herriko Etxeren jarraipena egiten du, itunak aipatzen dituen puntuen inguruan herriak zertan diren ebaluatzeko. Gurekin bilduak zirenek zioten herriek ahal berak ez ukanez, ez direla hein berean engaiatzen ahal. Bestalde hautetsiek gaia ez dutela baitezpada ongi menperatzen, formazioak plantan jarriak izan dira. Aitzinamendu batzuk agertu dira, besteak beste gauaz argigailu publikoen itzaltzea edo(ta) euri uren errekuperatzeko abiatu iniziatibak. Jendarte osoaren beharrak kontutan hartuz, inguramen arloan lurralde antolaketa baten beharra adierazi dute. Euskal Elkargoak "Klima plana" bozkatu bazuen, egiazko dispositibo baten plantan jartzea beharrezkoa dela zioten. Arazo guzientzat ez bada aterabide bakar bat, epe ertain eta luzera, lurralde antolamenduari buruz gogoeta baten eramaiteko beharra agertu da.

Euskal Herri burujabe egunak

Urriaren 7an eta 8an, Baionan iraganen diren "Euskal Herri burujabe" egunak, publiko zabal bati diren hautabide desberdinen ezagutarazteko xedea du. Besta giroan, aldarrikapenak, eztabaidak eta gogoetak uztartuko dira. Jendarte zibileko pertsona, zientzialari eta elkarteko ordezkari, unibertsitatean gai batzuen inguruan beren ikusmoldea emanen dute. Astekari huntan egun horien programa zehatza igorria izan da, bizimugi.eu gunean ere xehetasun guziak atzemanen dira.

Baiona Ttipia auzoan animazio desberdinak iraganen dira, karrikaz karrika, auzo tematikoetan barna ibiliz, aktibitate anitzen ezagutzeko parada izanen da.

Gurekin bilduak zirenek gomita luzatu daukute gaurko klima egoeraren aitzinean, Euskal Herri jasangarri, solidario eta burujabe gaien inguruan proposatuak diren alternatiben ezagutzera.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016