Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2023ko Urriaren 05a
Ezkontza
Buruilaren 23an, ezteiak ukan ditugu gure herrian. Iturraldeko Marie Gachen-ek hartu du espostzat Rémy Segueras, Marmande herrikoa. Meza ederra izan da, kantari arras onak izanez gomitetan. Uste dut jaun esposaren aldekoek anitz estimatu dutela Euskal-Herrian oraino egiten diren zeremonia eder horiek.
Marmande aldean biziko den kuple gazteari desiratzen diogu anitz zorion bere bizitzan, osagarri on batekin!










