Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.
Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du... Irakurri segida