Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a

Autonomia beraz

J-B D

Autonomia%20beraz

Emmanuel Macron lehendakaria berriz Korsikan izan da eta frangok arras uste-gabekoak kausitu dituzten solas zonbait erabili ditu. Deplauki erranez uharte horrek hartze duela bere gisako autonomia. Frango bazirela, eta beti badirela, hitz horren beldurra bezala badutenak, Macron ez da beraz batere hortarik ari. Hots, iduri du zinez denborak kanbiatu direla eta ez guti. Horiek hola, garbiki erran du bestalde Korsika ez dela Frantziatik berexiko, autonomiarekin ez dela nihundik ere izanen hokako haustura edo urrakorik, bainan lotura azkar-azkarra, denen onetan hori dela arrunt beharrezkoa. Dena den, korsikar abertzale aitzindariek hein bat untsa hartu dituzte Macronen solasak, ondorio hautak ukaiten ahal dituztela, aitzinamendu baliosak oro har. Espantu handirik egin gabe halere denen buru. Ez baita oraino hortaratzeko sasoina. Hola mintzatu da besteak beste Gilles Simeoni. Zonbait hilabetez bilkurak eginen dira hobeki aztertzeko nun zer nola egiten ahal litakeen, gero deputatu eta senatorek trenkatzeko aspaldian minbera den auzi hori. Istorio horrek ukanen du gisa guziz oraino ere aipaldi frango hor gaindi, agian zalaparta eta kalapita handiegirik gabe. Den hoberenetik, bazterrak untsa lasaitu aitzin, kausituko da hain segur traba asko eta asko, egun hobeak jinen direlako esperantza azkartu bada halere nolazpait, hori bera ez da guti azkenean. Korsikar mintzaira ere aise hobeki lagunduko omen da. Ederki hori bainan euskara, bretoia eta gisa bereko beste mintzairak, zer dira beti hein berean atxiki behar? Ez direa gutaz trufatzen hor nunbait?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/10/05

Aldaketa zonbait

J-B D

Urriaren lehenak ekarri ditu hor gaindi aldaketa zonbait. Hiriko gasa berriz kariotu da ozkaño batez, ez da lehen aldia ez eta hain segur azkena! Okinek gatz gutixago sartuko dute bazter guzietan salgai den ogian, hori osagarriaren onetan, mediku, jakintsun eta ikerle anitzek aspaldian galdetzen zuten bezala, gaziegiak ez duela-eta deus onik nehorentzat. Hortzak artatu behar direlarik, kasu frangotan diru laguntza gutiago izanen da, hor berean ondorio frango nahitez. Gastu batzuentzat ez baita entrabaleko ttipitzea izanen. Aldiz, etxe-arranda askorentzat laguntza gehixago eskuratzen ahalko da, berri ona etxetiar frangorentzat.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/10/05

Noiz arte?

J-B D

Uda bete-betean bezain bero urri hastean, kasik ezin sinetsia da eta bizkitartean hori hola dela bakoitxak ikusten eta senditzen ahal du, ez da hortan haratik ez hunatik! 30 graduko hozka toki frangotan airoski gainditua! 34 eta 35etaraino helduz berdin, harrigarrigoa baino harrigarria ere baita! Noiz arte ote holako beroaldi luze eta samurra? Bada hor hameka gogoetaren pazka! Diotenaz, eztitze bat balitake azkenean zonbait egun barne bainan nehork ezin erran segurtamenekin! Batzuen ustez gero eta usuago gertatzen ahal naski holakoak, aro-ikerle frangok ez dute segurik besterik errepikatzen! Ez baita alabainan uste-gabetarik aipatzen klima aldaketa delakoa, anitz gisetarat ondoriotsu ditakeena. Hala izanen ere ondoko egunetan, ez da besterik aditzen.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/10/05

Zimitzak

J-B D

Gero eta gehiago aipu dira ohe eta etzantegi anitzetan, hiri handietan gehienik bainan beste nunahi ere, agertzen diren zimitzak, kalte frango egiten baitute, gauaz ardurenik, jendeari dena ausiki! Odol xorta bat hartzeagatik, hori baitute beren jokoa, untsa joko hitsa! Kontrako erabaki sail bat sustatzen du gobernuak ahal bezala bainan lanak badira, eta ez entrabalekoak,gaitzari ezin ihardukiz. Trein batzuetan ere kausitzen dira, denentzat nardagarri!

...

Irakurri segida

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016