Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Urriaren 05a

Xilaba - Pette artzaina - Beste antolaketarako herritarren iritzia - Hiriak langile bila

Xilaba%20-%20Pette%20artzaina%20-%20Beste%20antolaketarako%20herritarren%20iritzia%20-%20Hiriak%20langile%20bila

Xilaba

Xilaba lehiaketak bere bidea segitzen du, larunbat hunta Zizpa gaztetxean iraganen da. "Zizpa Txispa" eta "Eskukula" taldeak bat bestearen kontra lehiatuko dira. Sartzea urririk.

Pette artzaina

Haurtzaro eta hezkuntzaren astearen kari, Euskal Museoan, urriaren 7an (11:00), "Pette artzaina" euskarazko antzerkia emana izanen da. Obrak 45 minutu irauten du, 2-4 urteko haurrentzat da.

Besten antolaketarako herritarren iritzia

Baionako herritar talde batek, Herriko Etxeari galdeketa baten egitea eskatzen du. Irakurtzen ahal da: "Gehiegi dira baionarrek gure herriko bestetan jasan behar ditugun eta beldurtzen gaituzten gertakariak: erailketa, heriotzak, bortxaketak, sexu erasoak, ziztadak, liskarrak, jendetzaren mugimenduak, irainak, kaka eta pixa karrika bazter guzietan... Gure besten bilana latzegia da eta ezin dugu gehiago onartu.Herritar anitz gira gure herriko bestetan aldaketa sakon eta berehalakoa nahi duguna". Kezkatuak agertzen dira talde estra-munizipal batek duela besten antolaketa bere gain hartzen, baionar guzien iritzia beharrezkoa zaiete. Abiatu petizioa izenpetzeko www.change.org egin daiteke, 1.000 izenpedura lortzea da helburu, artikulu hau idazterakoan 634 pertsonek egina zuten.


Hiriak langileak bilatzen

Baionako Herriko Etxeak ikasleak bilatzen ditu eskoletan eguerdiko atsedenaldientzat.

Lan orduak eta egunak: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan (12:15-13:45). Lan proposamen hau bereziki ikasleentzat litzateke, beren ahalen arabera antolatua izanen da. Orotara 20 bat pertsona dira bilatuak, ez da konpetentzia berezik galdegina, bakarrik ikasle taldea zaindu eta gidatu otorduak aitzin eta ondotik. Interesatuek hiriko gazte informazio bulegoan hautagaitza pausatzen ahal dute edo mailez bij@bayonne.fr.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016