Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2023ko Urriaren 05a

Menta liburutegian liburu aurkezpenak

Menta%20liburutegian%20liburu%20aurkezpenak

Nerea Ibarzabal "Bar Gloria" - Urriaren 5ean, hots ostegun huntan (18:30), idatzi duen liburuaz solastatuko da. Baigorriko irakurle taldeak gomitatua, bertsulari-idazlearen ezagutzeko parada emana da.

Matthieu Amiech "L'industrie du complotisme" - Ostiralean, urriaren 6an (18:30), Matthieu Amiech informatizazioaren kontrako hainbat borroketan engaiatua, bere liburuaren presentatzera etorriko da. Jendartean digitalizazioak dituen kalteak aztertzen ditu. Internet eta sare sozialak, konspirazioaren fenomenoaren haztegi bihurtu dira. Liburu huntan pausatuak diren galderen inguruan, perspektiba batzuk proposatzen ditu.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016