Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023ko Urriaren 05a
Pastore Lore bestak 20 urte
Asteburu huntan iraganen da, aurten 20 urteak ospatzen direla. Ostiralean (20:30) Erramun Martikorenak elizan kantaldia emanen du, Azkaingo turismo bulegoan txartelak atxikitzen ahal dira. Larunbatean haurrentzat animazio desberdinak aurreikusiak dira (16:30), mutxikoak (18:30) eta ondotik pilota partida. Igandean, pottoka hazleen abiatzea Larrunetik (7:30), merkatua (9:30), pottoken herrian heltzea (11:00), artzain xakur txapelketaren finalak (15:00) eta Menditarrak taldearen kantaldia (17:00). Eguerditan iraganen den bazkariarentzat izena eman behar da 06-10-50-68-13 edo pastorelore@orange.fr bidez











