Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Urriaren 05a

Etxalar eta Sararen arteko akordioa -

Etxalar%20eta%20Sararen%20arteko%20akordioa%20-

Etxalar eta Sararen arteko akordioa

Leizarretako lepoan buruilaren 24an izan da mugimendu. Etxalarreko Xabier Etxarte eta Sarako Battitt Laborde auzapezek, biek elkarrekin "uso" ihiziarentzat akordioa izenpetu dute, ihizi mota hori egiten baita bi herrien eremuetan. Egun hortan egin dituzte joko batzu, bota-luze eta karrota botatze, bazen ere lantegi frango beren ekoizpenekin, ondotik bazkaria, ahatxekia kanpoan errea, 300 bat bazkaltiar baziren, eguna bukatu da dena umore onean.

Kalaka

Sarako Lezeetan Kalaka taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu, urriaren 6, 7 eta 8an (21:00).


Erretretatuen ateraldia

Aurten ateraldia Bardoze eskualdean dugu, urriaren 11n asteazkenez. Igeritegiko aparkalekutik (8:30) autobusa abiatuko da, bidean gosaria eginen da. Bardozeko Bastidara esnetegia bisitatuko da, bazkaria Bastidako "Les Arceaux" jatetxean, herrira itzuli eta, azken tragoa Herriko Etxeko edantegian eginen da, Sarako gazteriak ofreiturik. Hortako zuen izenak behar dituzue urriaren 6a aitzin eman, Herriko Etxea deituz: 05-59-54-20-28, izena ematean ordaindu beharko da: 30€ bakarrik denak edo 45€ bikoteak. Bertzalde ateraldi egunerako, norbait zuen bila etortzen ahalko da, hortako izena ematean abisatu behar da. Ahal duzuen guziek etorri egun goxo baten pasatzera, denek elgarrekin.


Pilota trinketean

Lehen maila: Elgart Vincent-Haroçarene Arnaud 24-40 galtzaile Amikuzeren kontra. 2. maila: Iribarren Unai-Lecuona Aritz 40-14 irabazle Mauleren kontra. Mariluz Julen-Etcheverry Unai 40-18 irabazle Zaharrer Segiren kontra. Mougica Iban-Haroçarene Olivier 40-18 irabazle Abarratiaren kontra. Gurruchaga Betti-Calvet Daniel 40-20 irabazle Itsasuarrak-en kontra. 3. maila: Endara Denis-Iribarren Oihan 22-40 galtzaile Zaharrer Segiren kontra. Alfaro Ellande-Elizalde Lauran 40-16 irabazle Zaharrer Segiren kontra.


Errugbia

Mutikoek Euskadiko txapelketa utzi dute eta aurten berriz Frantziako txapelketaren kontu hasi dira. Igandean Sarak 24-20 irabazi du Mourenx-en kontra. Neskek beren sasoia Euskadiko txapelketaren kontu segitzen dute. Igandean Donostiaren kontra galdu dute. Aste huntan mutikoak larunbatean ariko dira (20:00) Lons-en kontra eta neskak larunbatean (17:00) Elorrioren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016