Orotarik | 2023ko Urriaren 05a
Haziak idazle: Thomas-en ametsa
Elaia Harriet, Iohana Theau, Julen Saint-Esteben, Marie Mihura, Mayalène François SFX Uztaritze 3. zikloa taldeka lehena
Behin bazen Thomas deitzen zen mutikoa. Arruntzan animaleko etxe batean bizi zen. Arrats batez, Thomas ez zen lokartzen ahal eta bere ama deitu zuen. Bi minuturen buruan bere ama etorri zen eta istorio bat kontatu zion, titulua zen: "Dena jakin astronomian". Thomas lokartu zen amets polita eginez.
Bere ametsean ate bat ideki zuen eta atzeman zituen eskailerak igo zituen. Gainera arribatu eta, fitxa handi batean hasi zen espazioko unibertsoa margotzen. Izarrak, ilargia, hodeiak, bolandera eta aplikatuz anitz gauza ere egin zituen. Thomas bere marrazkiaz biziki kontent zen eta nahi zuen beste marrazki bat egin fitxa ezberdin batean: astronauta bat. Hasi zen margotzen burua, besoak, eskuak... Bat batean margotu zuen astronauta marrazkitik atera zen. Thomasen ametsa espaziora joatea zen, orduan astronautari galdegin zion espazioa marrazten laguntzea. Espazioa bukatu eta, salto bat eginez marrazkian sartu ziren.
Biak, Marte planetara joan ziren, Saturnoren eraztunean salto egin zuten, izarrez izar pasatzen ziren eta gero Ilargira joan ziren!! Han orenak eta orenak jostatzen pasatu zituzten, kulunkan ari.













