Gure Hitza | 2023ko Urriaren 05a

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du beraz Euskararen Erakunde Publikoak, irailean hasi dena. Gazte horiek aste aldika formatuko dira unibertsitateetan (Baionan, Bordelen, Bilbon) eta hedabide batean, irrati, tokiko telebista, kazeta digital edo gurea bezalako kazeta batean, egitaraua araberan apailaturik. Eta diploma ukan ondoan, hedabideak segurtatuko dio lana kazetari berriari. Gure aldetik, urruñar gazteari opatzen diogu ildo emankorra eramatea eta esperantza dugugure astekariaren urratsetan nahiko duela ondotik aitzina segitu. Landagoieneko gainak, Uztaritzen, han baitu orain bere bulegoa Herriak, loriatuko dira bi gazte horien presentzia alegerarekin.

Bi gazte, biek euskara ongi menperatzen, Baionako Etxepare lizeotik pasaturik. Eta, zorteak emanik, biak arraunlari trebeak, hendaiarra Hondarribiko arraun elkartean, urruñarra Orioko arraun elkartean. Badakite biek trainerua aitzinarazteko zenbat indar behar den, elkarrekiko lana suharki betez. Ez dugu dudarik jakinen dutela Herria trainerua ere zintzoki aitzina joanarazten, inguruan duten laguntzaile sare osoarekin batera.

Gazteak heldu, xaharrak joaki, biziaren lege zorrotza. Kazeta honen kide xaharrena genuen Mixel Oronos baigorriarra. Betirako joan zaigu, 88 urtetan. Haren ibilbide aberatsa kontatzen dugu bestalde. Laguntzaile suharra genuen aspaldian. Euskarari errotik atxikia, eta ondorioz Herria astekariari. Eritasunak jorik ere, plazer handiz parte hartu zuen joan den apirilean Herria honen biltzar nagusian, Bankan. Azken agurra egin zaio joan den astean Germietako kaperan, Baigorrin, familiaren intimitatean. Lagun askok, haatik, nahi lukete haiek ere beren adiskidea omendu. Baliteke beraz ondoko aste horietarik batean --eguna eta tokia ez dira oraindik finkatuak-- omenaldi berezi bat izatea. Egiten bada, jakinean atxikiko zaituztegu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016