Herriz Herri - Bardoze (L) | 2023ko Urriaren 05a

Aste Urdina

Aste%20Urdina

Urriaren 5ean, ortzegunarekin (14:30), Albodi zahar etxe aitzinean hitzordua emana da. Bardozeko herriak, Albodi zahar etxeak, Bethi Aintzina hirugarren adineko batasunak, Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak, Pierre Laborde eskola publikoak, Santa Maria eskola pribatuak eta Xarnegu Ikastolak ibilaldia herri inguruan antolatzen dute, gero elkarrekin arratsaldeko askaria partekatuko da, Salha jauregi ondoko gelan.

Nahi baduzue guri juntatu, Morgane dei ezazue 05-59-56-98-00. Beztitzeko kodea: urdinez, lepokoa badugu zuretako.

Aste Urdina erretretatu eta adineko jendeen nazio mailako astea da, 7 egunez, iritzi publikoa, ekonomia, jendarte eta kultura biziari erretretatuek egiten dioten ekarpenaz sentsibilizatzeko.

Parada ezin-hobea da jendeen artean loturak sortzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3707. zbk

Gure Hitza | 2023/10/05

Aupa gazteak!

Peio Jorajuria

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane Oxandabaratz gure idazleburuari erretretako tenorea hurbiltzen ari baitzaio, haren segida har lezakeen kazetari gazte baten formakuntza dugu bidean ezarri, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Unibertsitateekin partzuergoan. Kazetarigai hori Ainhoa Etchenique dugu, sortzez senpertarra, gaur Urruñan bizi dena.

Euskal hedabideen beharreri ihardesteko, kazetari gazteen bi urteko formakuntza abiarazi du...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016