Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Uztailaren 06a

Txokolate proiektu

Uztaritze-Tolosa senidetzak eta Ikas pedagogia zentroak, Herriko Etxearen laguntzarekin, eraman dute ''Txokolate proiektua''.

Uztaritze-Tolosa senidetzak eta Ikas pedagogia zentroak, Herriko Etxearen laguntzarekin, eraman dute ''Txokolate proiektua''. Lau ikastetxek parte hartu dute proiektu hortan: Jondoni Bixintxo eskolak, Arruntzako eskola elebidunak, Ikastolak eta San Frantses Xabier kolegioak. Ikasturtean txokolatearen gaia oinarritua izan da garai batean txokolateak garrantzi handia ukan baitu bai Uztaritzen eta bai Tolosan. Jarduera pedagogikoak segitu dituzte: kantu, olerki, esku joko, errezeta, bideo muntaketa eta ikuskizun. Ekainaren 21ean Lapurdi gelan iragan da lau ikastetxeen topaketa (140 ikasle inguru), zoinek bere proiektuaren edo errezetaren aurkezpena eginez. Paradaz balia, entzun dituzte Xan Errotabehereren ipuinak eta Gorotxategi txokolateriako À¯'¬'lmatik joko kultural bat moldatu galdeketa bidez. Gure Irratiaren emankizun bat bada entzungai webgunean eta ondoko egunetan Kanalduderen emankizun bat erakutsia izanen da gai hortaz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2017/07/06

Harribizizko ezteiak

Jean-Laurent eta Gracianne Larran, familiaz inguraturik, Makean (Arg. Anne Prevot, Hazparne)
Jean-Laurent%20eta%20Gracianne%20Larran_%20familiaz%20inguraturik_%20Makean%20%20(Arg.%20Anne%20Prevot_%20Hazparne)

Diamantezko edo harribizizko ezteiak ospatu dituzte maiatzaren 28an Otxokolako Jean-Laurent eta Gracianne Larranek, hau sortzez Etcheberry, Donoztiri Basaitzekoa.

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017/07/06

Hegazkina airatu

Sylvain Haïçaguerre

Sébastien Bidart erakaslea, Alatz Zubillaga, Justin Calmel, Alizé Guitard eta Battitt Etchart ikasleak, Gabi Dartaguiette eta Etienne Heguy Aéroclub Basque-koak
Sebastien%20Bidart%20erakaslea_%20Alatz%20Zubillaga_%20Justin%20Calmel_%20Alize%20Guitard%20eta%20Battitt%20Etchart%20ikasleak_%20Gabi%20Dartaguiette%20eta%20Etienne%20Heguy%20Aeroclub%20Basque-koak

Juan den martxoan San Josep lizeotik ateratu hegazkinak egin ditu bere lehen itzuliak airean ekainaren 22an.

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017/07/06

Hegazkina airatu

J.A.

Sébastien Bidart erakaslea, Alatz Zubillaga, Justin Calmel, Alizé Guitard eta Battitt Etchart ikasleak, Gabi Dartaguiette eta Etienne Heguy Aéroclub Basque-koak
Sebastien%20Bidart%20erakaslea_%20Alatz%20Zubillaga_%20Justin%20Calmel_%20Alize%20Guitard%20eta%20Battitt%20Etchart%20ikasleak_%20Gabi%20Dartaguiette%20eta%20Etienne%20Heguy%20Aeroclub%20Basque-koak

Juan den martxoan San Josep lizeotik ateratu hegazkinak egin ditu bere lehen itzuliak airean ekainaren 22an.

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2017/07/06

Sortze

P.U.

Bai! Lorietan daude beren lehen sortu berriarekin Makea Etxegaraian, aita Antton Uhalde eta ama Argi Andueza. Gaurko gure sortu berria, Johane, handi dadila osasun onean eta zorionki Urtsuko kartier xoragarrian! Goresmen herrikoiak etxeko guzieri eta jendaki sanoeri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/07/06

Sortzeak eta heriotzeak

Ganex

Maiatzeko sortzeak

Aspirot Luka (05-07). Lastra Luken (0517). Etchebarne Oihana (05-17).

Heriotzeak

Zapelena Veronique, espos Echeverry, 75 urte, Adametakoborda (05-07). Tapia Martin, 76 urte, Mahastian (05-12). Pecorena EtiennetteBlanche, espos Bernez-Vignolle, 90 urte, Aldapan (05-13). Fagoaga Paul-Martin, 91 urte, Kastantxenea (05-24). Ordoqui Marie, espos Ayez, 94 urte, Mandaxainea (05-29).

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017/07/06

Pilota

Bigarren maila (B): Joanes Haritschelhar eta Eñaut Larre irabazleak, Guy Saldubehere eta Daniel Brave À¯'¬' nalistak
Bigarren%20maila%20(B):%20Joanes%20Haritschelhar%20eta%20Enaut%20Larre%20irabazleak_%20Guy%20Saldubehere%20eta%20Daniel%20Brave%20A%20nalistak

Duela bi aste agertu dauzkizuegu trinketeko esku huskako À¯'¬'nalen emaitzak, bi argazkirekin (1. maila eta 2. maila A).

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017/07/05

Heriotze

Arruseko Angèle Echevertz, sortzez Inzaurgarat, zendu zaiku 83 urtetan. Urritzateko Frantziskorekin ezkondua zen, maleruski hau frango goizik zendu zitzaion, duela 24 urte, 57 urtetan. Sei haur ukan dituzte, bost seme eta alaba bat, hau zoritxarrez sortzean zendua. Figura bat zen Angèle, beti prest etxetik goraxago zaukan Harpeko Saindura buruz zoana argitzeko. 14 haur ttipiek ez zuten segurki ere saltzekoa beren amatxi maitea. Jendalde ederrak egin dio azken agur kartsua elizan joan den ortzegunean. Gure doluminak Antton, Dominique, Michel, Robert eta Ramuntxo semeeri, hauen familieri eta jendaki osoari.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2017/07/06

Sortze

Azken aste hautan sortze batzu izan ditugu herrian. Xantxo Lekumberry eta Mirentxu bere lagunaren familian ongi etorria egin dute beren lehen haurrari, Uxue deitu duten nexkatxa bat. Filipe Landart eta Priscilia bere lagunaren familian, aldiz, sortu da beren hirugarren haurra, Gexine deitu duten nexkatxa bat. Zorionak eskaintzen ditugu haurñoeri eta beren burasoeri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/07/06

Heriotze

Joan den astean bere azken egoitzara lagundu dugu Evarisia Lajournade. Sortzez Mortalena, gaztean Erratzutik bertze bi anai-arrebekin hunat etorria zen lanera. Etxetan neskato egonik, ezkondu ondoan Baigorriko letxerian kudeatzaile izan zen, hau gelditu arte. Seme baten ama, emazte langilea eta isila zen. Izpegiko Errekan zuen bere egoitza bainan duela lau urte Izpurako xaharretxera erretiratua zen osagarri arazoengatik eta han pausatu da 95 urte zituela. Penetan den familiari doatzi gure dolumin bizienak.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2017/07/06

Heriotze

Joan den astean lagundu dugu bere azken egoitzarat Elutxeko nagusia, Antton Ospital, 92 urtetan zendu zaikuna. Duela urte pare bat zaharretxerat erretiratua zen. Bizia sortetxeko laborantzan egin du. Penetan gelditzen diren haurride, iloba eta familia guziari gure doluminak.

...

Irakurri segida

3408. zbk

Gatu batek ez dezake ukan lehoi baten bizi-molde bera.

Spinoza

Azalekoa | 2017/07/06

Bidarraiko haurrak Furianiko elebidun bestan

P.J.

Bidarraiko%20haurrak%20Furianiko%20elebidun%20bestan

Joan den maiatzean, Bidarraiko eskolako 7 ikasle elebidunek (CM1 eta CM2) À¢'€'" bi neska, Emma eta Lea, eta 5 mutiko, Julen, Iban, Xalbat eta bi Ximun, beren zuzendari eta euskarazko irakaslea, Delphine Goyeneche, eta laguntzailea, Nathalie Heguy, haiekin zituztela À¢'€'" Korsikarainoko bidaia egin dute, Furianiko besta elebidunean parte hartzera gomitatuak izanik.

Joan den maiatzean, Bidarraiko eskolako 7 ikasle elebidunek (CM1 eta CM2) À¢'€'" bi neska, Emma eta Lea, eta 5 mutiko, Julen, Iban, Xalbat eta bi Ximun, beren zuzendari eta euskarazko irakaslea, Delphine Goyeneche, eta laguntzailea, Nathalie Heguy, haiekin zituztela À¢'€'" Korsikarainoko bidaia egin dute, Furianiko besta elebidunean parte hartzera gomitatuak izanik. Egonaldi laburra baina xoragarria, ikasle horiek berek eta irakasleak kontatu digutenaz.

Furianitik gomita

Bastia hiriaren ondoan aurkitzen da Furiani, Korsika iparraldean. 6.000 biztanle inguru ditu. Azken urte horietan hiriko eskola publikoetan korsikera-frantsesa elebitasuna sartua dute eta hiru urte hauetan elebidun besta handi bat muntatzen dute, aldi oroz kanpoko ikasle elebidun batzuk gomitatuz. Iaz Bretainiakoak zitzaizkien juntatu. Aurten Euskal Herriko ikasle batzuk nahi izan dituzte ekarrarazi, Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez 10 bat laguni gomita luzatuz, beren gain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016