Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Heriotze

Ipar Amerikatik jin da berria Gratien Alfaro, Koxinerraineko semea, pausatu dela 80 urtetan. Bertsolari gisa ezagutua eta maitatua zen euskaldunen artean, Jesus Goñi, Martin Goicoechea, Johnny Curutchet eta Jesus Arriadarekin batean aritzen baitzen ahal zueno. Umore oneko gizona, sukaldari ona, Los Bañosen bizi zen Micheline bere bizi-lagunarekin. Seme-alaben aita zen. Doluminak eskaintzen dizkiegu Micheline, Linda eta Micheli eta beren familiei. Halaber ere zazpi haurrideei eta beren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Ikusi Mikusi, Uso besta eta Kirolak

Ikusi Mikusi

Urriaren 9 eta 10ean iragan da Ikusi Mikusi azoka. Ikustekoa zen ortziralean bildu haur andana, Euskal Herriko alde guzietarik etorriak, Iparraldetik zein Hegoaldetik. Denbora goxoa pasatu dute 1.400 bat haurrek, joan den urtean baino gehiagok. Herriko gela guziak beteak ziren. Larunbatean, haur horien burasoak ere hurbildu dira, ez denak, bainan andana ederra, azokaren ikusteko eta liburu batzuen erosteko.

Uso besta

Uso besta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Ezkontza eta “Izturitze rando” urriaren 25ean

Ezkontza

Urriaren 17an ezkondu dira Maritxu Haramboure Sarhiko alaba eta Angello Carceller. Bi herritarren arteko ezkontza hau osoki herrian iragan da; lehenik Herriko Etxean Frederic Camou auzapezaren aitzinean elgarri hitza emanik gero, Izturitzeko elizan bildu dira familiako eta adixkidez inguratuak Xipri Arbelbide apezarekin beren ezkontza finkatzeko. Eztei ospakizun afaria ere uda huntan osoki berritua izan den herriko gelan zuten. Behingoan Izturitzen biziko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Eskubaloia

Gizonetan: Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldeak 23-27 galdu du Assonen kontra. Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek 29-42 galdu dute Brugesen kontra.

Nesketan: Frantziako Kopako erregional mailan, lehen taldeak 32-34 irabazi du Nafarroaren kontra. Bigarren taldeak, berriz, 26-29 irabazi du Senperen, Frantziako Kopako departamendu mailan.

Heldu den larunbatean: Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldea Pau Noustyra joanen da jokatzera (19:00).


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Goresmenak

Ixilik ez daiteke egon gure herritar Juan Mihura aipatu gabe, hasian hasi bere 10 urteko xakurrarekin aurten egiten baitauku balentria ederra, lehen ateratzen baita, gero Baigorrin bigarren Oñatira munduko xapelketako txartela bilduz, han seigarren egin ondoan usteko ginuen baztertuko zela, baina Juan-ek bere betiko xakurrarekin lehen atera da berriz ere Itsasun. Artzain xakur txapelketaren mezuari buruz trebatzen baitira, berriz primaderan hor izaiteko ideietan da. Gehiago dena gazteagoko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Bardoze arrosaz, Obrak herriko teilatuetan eta Etxebizitzen eraikuntza

Bardoze arrosaz

Usaian baino jende guttiago bildu zen aurten Bardoze Arrosan parte hartzeko, euriarengatik. Hala ere, giro onean pasatu zen eta prebentzio mezua zabaldu zuten, beraz milesker parte hartu zutenei eta Ihesaldi eta Bardos en scène elkarteei.

Obrak herriko teilatuetan

Hilabete bat eta erdiz obretan izan ondotik, berritua da Salha jauregiaren teilatua, eta enpresek aldamioak kendu zituzten. Orain apez-etxearen teilatuan dira,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016