Herriz Herri - Azkaine (L) | 2026ko Urriaren 22a

Errigora

Errigora

Errigorako udazkeneko kanpaina EuskarariPuzka urriaren 22an abiatuko da hazilaren 12an bururatzeko. Hiru saski proposatzen dituzte.

Saski beltza 60€, berdea 65€ (ekologikoa) eta gorria 75€.

Saski bat hartzen denean %25 Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintzari ematen zaio

eremu horretan gobernuak ez duelako laguntzarik ematen euskararentzat.

Aurten bada gehigarri bat: Euskararen haziak ereiten egutegi landagarria. Landatu daitezken orriz osatutakoa, 10 euroren truk; horietarik 5 Ibaialde ikastolara zuzenean bideratuak izanen dira.

Hemen dugu euskara zabaltzen laguntzeko parada paregabea. Saskia manatzeko: errigora.eus.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026/10/22

Bardoze arrosaz, Obrak herriko teilatuetan eta Etxebizitzen eraikuntza

Bardoze arrosaz

Usaian baino jende guttiago bildu zen aurten Bardoze Arrosan parte hartzeko, euriarengatik. Hala ere, giro onean pasatu zen eta prebentzio mezua zabaldu zuten, beraz milesker parte hartu zutenei eta Ihesaldi eta Bardos en scène elkarteei.

Obrak herriko teilatuetan

Hilabete bat eta erdiz obretan izan ondotik, berritua da Salha jauregiaren teilatua, eta enpresek aldamioak kendu zituzten. Orain apez-etxearen teilatuan dira, antzeko konpontzeko lana egiteko. Espero dezagun harri erauntsiak ez duela berehalakoan berriz botako!

Etxebizitzen eraikuntza

Obrak hasi dira errugbi zelaiaren ondoan, Goiz Argi izeneko etxebizitzak eraikitzeko. Alday promotoreak du proiektu hori bultzatzen eta BLS Bardozeko enpresak obretan parte hartzen du, besteak beste. 36 bizitegi berri eraikiko dituzte, eta obren bukaera 2028ko lehen hiruhilekorako aurreikusten dute dena ongi baldin badoa.


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2026/10/22

Baionan Kantuz, Mediatekaren urtebetetzea, Canopia: iritzia emateko azken egunak eta “Match des Légendes” elkartasunaren alde

Baionan Kantuzen 29. sartzea izan da aurten (Baionan Kantuz).
Baionan%20Kantuzen%2029.%20sartzea%20izan%20da%20aurten%20(Baionan%20Kantuz).

Baionan Kantuz

Urriaren 24an, larunbatez, Baionan Kantuzek Euskal Museoaren aitzinean emanen du hitzordua; euria balitz, Albert Premier eskolan (11:00). Joan den aldian Jojo eta Bernadetten “Gora Euskaldunak” ikasi ondoan, Mikel Urdangarinen “Non geratzen den denbora” amodiozko kantua landuko dute kantuzaleek. Avironek egun berean etxean jokatuko duenez, “Peña Baiona” ere kantatuko dute, beharbada Pottoka lagun! Giro goxoan elkartzeko parada, heldu den urtarrilean ospatuko den 30. urteurrenari begira. Egitarau osoa baionan-kantuz.eus gunean.

Mediatekaren urtebetetzea

Berriz ireki zenetik urte bat bete du hiriguneko mediatekak, eta urriaren 24an ospatuko du urteurrena. Jean Lynchekin fresko parte-hartzailea, irakurketak eta literatura inguruko sorpresak proposatuko dituzte egun osoan. Nahia Garat argazkilariarekin tailerra izanen da (16:00) eta Bilaka kolektiboaren dantzaldi ttipiak bururatuko du eguna, (17:00). Urriko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026/10/22

Mintzatu elgar laguntzeko, Elgar Oinka dantza-taldea eta Frantziako Itzulia

Mintzatu%20elgar%20laguntzeko_%20Elgar%20Oinka%20dantza-taldea%20eta%20Frantziako%20Itzulia

Mintzatu elgar laguntzeko

Urriaren 6an iragan da elkarlaguntza sustatu nahi duen “Entr'Aidants” deitu hitzordua, Herriko Sozial Zentroak apailaturik. Bakoitzak aipatu ditu bere bizipenak, galdeak, beharrak eta bestearenak entzun. Egunerokoan adineko, eri, elbarritu edo autonomia galdua duen norbaitekin bizitzea ez baita gauza erraza... Besteekin mintzatzea, profesional batzuen aholkuen ukaitea eta trukatzea eskaini nahi ditu hitzordu horrek. Hilabete bakoitzaren lehen asteartean iraganen dira hitzorduak arratsaldez (14:30-16:00). Azaroaren 3an iraganen da ondoko bilkura, Chocolat Pascal gunean.

Elgar Oinka dantza-taldea

Kalebo deitzen da euskal dantzan oinarritua den Elgar Oinka dantza taldearen sorkuntza berria. Hamahiru dantzarik, Ihintza Irungaray koreografoak eta AKTs musikariak elgarrekin lan egin dute, tradizioan oinarritua den ikusgarri garaikidearen sortzeko. Gizakia eta natura juntatzen dira, erle-kofoin batena iduri...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026/10/22

Euskal selekzioaren aldeko elkarretaratzea, Legarraldeko laborantza proiektua sendotzen, Lehorteak etxeetan eragindako kalteak jakinarazi eta Hondarribiko aireportuaren trabak salatu ditu Herriko Etxeak

Euskal selekzioaren aldeko elkarretaratzea

Munduko Txapelketan Euskadi ordezkatuko duten 41 pilotariak jendaurrean aurkeztu ditu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak pasa den astean. (Euskal Pilota Selekzioa)

Euskal Herriko pilota selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen da urriaren 23an, ortziralez, Gaztelu Zahar pilotalekuan (19:00). Euria eginez gero, Belzeneko ezkerparetan iraganen da. Deitzaileek lorpen historikotzat jo dute Euskadiko selekzioak Argentinako eta Uruguaiko munduko txapelketan parte hartzea, baina azpimarratu dute bidea ez dela bururatua: salbuespenak salbuespen, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pilotariek ezin dute selekzio horretan jokatu. Zazpi herrialdeetako pilotariak bilduko dituen selekzioaren alde lanean segitzeko deia egin dute, eta federazioei eta klubei elkarte legal eta ofizial bat osatzea eskatu diete.

Legarraldeko laborantza proiektua sendotzen

Herriko Etxeak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Luhuso (L) | 2026/10/22

Harri xuria eskutan

Makeako Ganix (©Collection Musée Basque et de l’histoire de Bayonne)
Makeako%20Ganix%20(Collection%20Musee%20Basque%20et%20de%20lhistoire%20de%20Bayonne)

Urtero, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak, Luhusoko eta inguruko lurraldeko ondare eta giza historiaren inguruan egitaraua proposatzen du. Aurten “Saihesbidea eta kontrabandoa” izanen dira jorratuko diren gaiak, besteak beste Makeako Ganixen irudiaren inguruan. Abentura honi bizia emaiteko, ikertzaileek, artista profesionalek aktibitate desberdinak proposatuko dituzte.

Urriaren 24an, larunbata (19:00) – “Zatozte mahaira” gaiaren inguruan, esperientzia artistiko kolektiboa da. Mahai handi baten inguruan, antzezle eta ikusleak batera salda prestatuko dute, kontakizun partekatuan.

Urriaren 25ean, igandea (10:30) – Maika Etxekopar eta Guillaule Méziat-ek ibilaldi artistikoa eskainiko dute, kontrabandoaren inguruan, artista batzuen laguntzarekin. Makeako Ganix aipatua izanen da. Ondotik “kafe mintzo” solastatzeko eta jateko parada izanen da. “Memory of Berlin” John Burganen dokumentala (13:30), 1989an Berlingo...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2026/10/22

Numeriko tailerrak

Numeriko%20tailerrak

Herriko Etxeak La Fibre64 enpresarekin tailer numerikoak antolatzeko xedea du, urririk izanen dira. Edozein herritarrek parte hartzen ahal du, azaro hondarrean edota abendu hastapenean iraganen dira. Orain ditugun tresna informatikoak nola erabili ikasiko da, interesatuak diren pertsonek 06-78-30-86-33 zenbakira deitu behar dute edo Herriko Etxera idatzi mairie@macaye.fr, azken epea azaroaren 2a.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2026/10/22

Jazz eta swingaren orkestra handia, Bisita gidatua, Mintzaldia Larrekon, Biper Bestarako joan-jina, Bertso-saioa, Argazki-lehiaketa eta Errugbia

Sanoki ostatuko bertso-saioa (B. S.)
Sanoki%20ostatuko%20bertso-saioa%20(B.%20S.)

Jazz eta swingaren orkestra handia

17 musikariko “Big Band Côte Sud” taldeak, Quincy Jones musikari ospetsuaren omenez, honen moldaketei oihartzuna ematen segitzen du, erritmiko sendo eta kobre distiratsu batzueri esker. Musikaz gozatzeko parada ezin hobea eskainia zaigu, urriaren 25ean, igande arratsaldean, Larreko salan (17:00). Iraupena oren bat eta erdi izanen da, denei zabaldua. Prezio osoa 18 euro da, 30 urtez petik 10 euro.

Bisita gidatua

Noizean behin antolatzen den ekitaldia eskaintzen digu Turismo Bulegoak, ohiko ibilaldiarekin. Hemen aztertuak baitira bereziki gure mitologiako zenbait pertsonaia, Senpere herriaren historia larriki, baita sorginen ehiza basatia emazte hobengabeen kontra.

Urriaren 29an, ostegun goizean abiatuko da ibilbidea Turismo Bulegotik, Argitxu arduradunak kudeaturik (11:00). Prezioa 6 € da, murriztua 5 €, eta dohainik da 14 urtez petikoentzat. Erreserba Euskal Herriko Turismo...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2026/10/22

Ikusi Mikusi, Uso besta eta Kirolak

Ganex

Ikusi Mikusi

Urriaren 9 eta 10ean iragan da Ikusi Mikusi azoka. Ikustekoa zen ortziralean bildu haur andana, Euskal Herriko alde guzietarik etorriak, Iparraldetik zein Hegoaldetik. Denbora goxoa pasatu dute 1.400 bat haurrek, joan den urtean baino gehiagok. Herriko gela guziak beteak ziren. Larunbatean, haur horien burasoak ere hurbildu dira, ez denak, bainan andana ederra, azokaren ikusteko eta liburu batzuen erosteko.

Uso besta

Uso besta ezeztatua izan da, ostatu bateko nagusiak AVC bat ukan baitu eta ospitalean baita. Hari sustengua adierazteko hartu dute erabaki hori. Hala ere, bertze ostatuetan usoak jateko aukera izan da: plazan bazkaldu ordez, jatetxe bakoitzaren gelan bazkaldu dute. Kuraia on eriari, eta espero dugu fite berriz ikustea bere ostatuan.

Kirolak

Pilota – Esku-huska trinketean, lehen mailan: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle, 40-19, Denek Baten kontra....

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2026/10/22

Gau Beltzaren egitaraua, Adixkideak elkartearen programazioa, Janari-hondakinen bilketa, Joko-bilketa, Asteroko merkatua, Ibilaldia mugan barna eta Dongaitz trinketak 110 urte

Gau%20Beltzaren%20egitaraua_%20Adixkideak%20elkartearen%20programazioa_%20Janari-hondakinen%20bilketa_%20Joko-bilketa_%20Asteroko%20merkatua_%20Ibilaldia%20mugan%20barna%20eta%20Dongaitz%20trinketak%20110%20urte

Gau Beltzaren egitaraua

Aurten, laugarren aldiz, Berttolik, Airoskik, Haziak eta Bixintxoko besta komiteak, Herriko Etxearen laguntzaz, Gau Beltzaren laugarren edizioa antolatu dute urriaren 31rako, larunbatez. Gau Beltza Euskal Herriko usaia zaharra da, uzta bildu ondoko garaiarekin eta neguaren etorrerarekin lotua; hildakoen oroimena eta bizien eta hildakoen arteko lotura ditu ardatz. Urruñan, Gau Beltzaren ospakizunak ohitura horiek biziaraztea du helburu, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa sustatuz, belaunaldi guztiak elkartzen dituen hitzordu herrikoi baten bidez.

Plazako liburu-dendan, Gau Beltzari buruzko ipuin-kontaketak izanen dira Zernahi elkartearekin (15:00). Era guztietako tailerrak eta jokoak izanen dira René Soubelet plazan (16:00). Daniela Albizu plazan, Jose, Sebas eta Kiki Bordaren dantzaldi parte-hartzailea izanen da (18:30). Su-meta izanen da R. Soubelet plazan: Ttukutun txalaparta, Tximi-txama haur-abesbatza eta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026/10/22

Heriotze, Biltzar publiko, Bi kontzertu, Bixkotx saltze eta Musika ikastaldi

B. S.

Solange Haristoy
Solange%20Haristoy

Heriotze

Urriaren 13an azken egoitzara eramana izan da Solange Haristoy, Darlas sortua, 93 urtetan. Uztaritzen sortua, bere lan-bizia egin du saltegietan, lehenik hemen garai batean finkatua zen “Guyenne et Gascogne” saltegian, eta ondotik Baionan “Dames de France” izeneko saltegian kontularitzan lan eginez. Esposatua, bi haur ukan ditu, Sylvie alaba eta Philippe semea, Ordokia etxean biziz. Duela 12 urte alargundua zen, Paul senarra galdurik. Herrian eta parropian inplikatua zen eta ere urte askoz “Hospitalité Basco Béarnaise” erakundean, elbarrituak lagunduz Lurderat.

Semea apeztu zaio; honek dio ehorzketa-mezan mintzaldi bat zinez hunkigarria egin. Meza horretara jendalde gaitza bildu da, seme apeza inguratua zela diozesako 20 bat apezez. Doluminak doazkie hemendik ere doluan diren guziei.

Biltzar publiko

Joan den ortzegun arratsean Heraitzeko elbarrituen zentroan iragan da Ugecam erakundearekin eta Herriko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026/10/22

Pierre Etcheverry eta Xabi Harguindeguy Munduko Pilota Txapelketan, Kalebo dantza ikusgarria eta Arimen gaua urriaren 31n, Azaroaren 7an, haur ttipientzat UP ikusgarria eta Goiti Aire elkartearekin, diktaketa

JMB

Pierre%20Etcheverry%20eta%20Xabi%20Harguindeguy%20Munduko%20Pilota%20Txapelketan_%20Kalebo%20dantza%20ikusgarria%20eta%20Arimen%20gaua%20urriaren%2031n_%20Azaroaren%207an_%20haur%20ttipientzat%20UP%20ikusgarria%20eta%20Goiti%20Aire%20elkartearekin_%20diktaketa

Pierre Etcheverry eta Xabi Harguindeguy Munduko Pilota Txapelketan

Hogeigarren Munduko Pilota Txapelketa aurten Argentinan eta Uruguain iragaiten da, urriaren 15etik urriaren 25era. Joan den ortzegunean hasirik, 14 herrialdetako pilotariak (Brasil, Txile, Costa Rica, Euskadi, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Portugal, Argentina, Venezuela, Uruguai eta Bolivia) lehiatzen dira, bakoitza bere espezialitatean (esku-huska, palaz, paletaz, pilota-goma edo pilota-goma hutsarekin…), trinketetan, ezker paretetan, jai alaietan eta pilota-plazetan. Sailkatuak eta hautatuak izan ondoan, denek hilabete andana batez indarrak egin dituzte munduko pilota txapelketaren ongi prestatzeko, jakinez denak ez direla munduko txapeldun izaiten ahalko. Aurtengo berezitasuna da txapelketa bi herrialdetan, Uruguain eta Argentinan, iragaiten dela, eta Euskadik lehen aldikoz ofizialki parte hartzen duela.

Abarratia pilota batasuneko arduradunak harro daude,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026/10/22

Heriotze eta Mus lehiaketa

Heriotze

Antxordokiko Asuncion Amestoy, sortzez Jaimerena Borda, zendu zaigu 93 urtetan. Aritzakungoa zen, Berekotxeko Bordakoa. Hamabi haurride ziren, sei neska eta sei mutiko. Anaietarik lau Ameriketara joan ziren, bat Txilera, bat Argentinara eta biga Amerikar Estatu Batuetara. Haurride guzietarik gaur bi gazteenak dira gelditzen, Kuli Itsasun eta Soledad Bidarrai Ondikolan. Gaztetan Noblianera etorri zen Asuncion neskato gisa. Antxordokiko Pialerekin ezkondurik, lau seme-alaba ukan zituzten, Jean-Pierre, Xan, Véronique eta Dominique, bai eta sei haur ttipi, Franck, Ximun, Elena, Elorri, Amaia eta Emma, eta ondotik hiru arra haur-ttipi. Maluruski Asuncionek eta Pialek bi seme galdu zituzten gazterik eritasunez, Jean-Pierre 35 urtetan 1993an eta etxaldearen segida hartua zuen Xan 47 urtetan 2006an. Kolpe gogorrak Asuncion eta familiarentzat. Piale senarra aldiz 2018an zendu zen. Emazte diskreta zen, eta fede handikoa, nahigabe horien jasaiten handizki...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026/10/22

Goresmenak

Herritarra

Ixilik ez daiteke egon gure herritar Juan Mihura aipatu gabe, hasian hasi bere 10 urteko xakurrarekin aurten egiten baitauku balentria ederra, lehen ateratzen baita, gero Baigorrin bigarren Oñatira munduko xapelketako txartela bilduz, han seigarren egin ondoan usteko ginuen baztertuko zela, baina Juan-ek bere betiko xakurrarekin lehen atera da berriz ere Itsasun. Artzain xakur txapelketaren mezuari buruz trebatzen baitira, berriz primaderan hor izaiteko ideietan da. Gehiago dena gazteagoko xakur batekin, goresmenak baizik ez dazkiogu emaiten ahal. Beldur naiz txapelketako adindunena izanik ere, xakurra eta jabea, primaderako arrapizteak emanen ote dioten berriz indar berri bat urte bat gehiagori buruz. Agian bai!


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026/10/22

Eskubaloia

B. L.

Gizonetan: Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldeak 23-27 galdu du Assonen kontra. Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek 29-42 galdu dute Brugesen kontra.

Nesketan: Frantziako Kopako erregional mailan, lehen taldeak 32-34 irabazi du Nafarroaren kontra. Bigarren taldeak, berriz, 26-29 irabazi du Senperen, Frantziako Kopako departamendu mailan.

Heldu den larunbatean: Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldea Pau Noustyra joanen da jokatzera (19:00).


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026/10/22

Ezkontza eta “Izturitze rando” urriaren 25ean

Ezkontza

Urriaren 17an ezkondu dira Maritxu Haramboure Sarhiko alaba eta Angello Carceller. Bi herritarren arteko ezkontza hau osoki herrian iragan da; lehenik Herriko Etxean Frederic Camou auzapezaren aitzinean elgarri hitza emanik gero, Izturitzeko elizan bildu dira familiako eta adixkidez inguratuak Xipri Arbelbide apezarekin beren ezkontza finkatzeko. Eztei ospakizun afaria ere uda huntan osoki berritua izan den herriko gelan zuten. Behingoan Izturitzen biziko diren ezkondu berriei goresmenak, agiantza zoriontsuenekin beren bizirako.

“Izturitze rando” urriaren 25ean

Erberua elkarteak urte guziz antolatzen duena, heldu den igandean beharra dugu. Izenak 7etatik goiti hartuko dira Harpealde trinketaren aitzinean (7:00), fite abiatzeko (7:30-8:00).

-Mendiko txirrindulaz (VTT) 3 ibilaldi: 25, 30 edo 40 kilometrokoa.

-Oinezkoentzat 2 ibilaldi: 12 edo 20 kilometrokoa.

Izen emate sarian (10 euro) barne dira:...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026/10/22

Heriotze, Mugaz gaindiko jardunaldia, Pilota, Kliska eta “Zaldi bat”

Eugiko egonaldia.
Eugiko%20egonaldia.

Heriotze

Augustin Bordako Janbattitt Espil pausatu da 91 urtetan. Asteazkenean ziren ehorzketak. Dolumin bizienak Marie Louise emazteari, Jean René, Christian, Roger semeei eta familia guziari.

Huguette Garces (Pereira Da Cunha sortua) Baigorriko erretreta-etxean zendu da 81 urtetan, joan den astean. Ehorzketako meza gure elizan iragan da eta Bigorre eskualdeko Pierrefitte herrian lurperatu dute. Doluminak familiari.

Mugaz gaindiko jardunaldia

Aro zirtzila izanik ere, mugaz gaindiko egunaldia ederki iragan da Eugin joan den ibiakoitzean, gure ibarreko jende andana baten parte-hartzearekin, Urepele, Aldude, Banka eta Baigorritik joanik, eta hauekin Esteribar, Erro eta Baztangoak. Joko, bazkari (Menditarrak taldeak alaiturik) eta musikaldi, denak giro biziki goxoan joan dira. Errepikatu beharko den besta-egun bat izan da.

Pilota

“Herriarena” eta “Maite Haran” trofeoak joan den aste...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026/10/22

Ezkontza, Musa eta Herritarren eguna

Ezkontza

Joan den buruilaren 26an, arratsaldean, Donamartiriko plazako bazter guziak airean ziren, alabaina herriko 31 urteko neska gazte xarmant baten ezkontza genuen. Agerreko neska zaharrena den Maitenak eta 33 urteko Daniel Amestoy bitindarrak hautatua zuten egun hori beren bizi guzian elkarrekin bizitzeko baimena emateko.

Baimen hori lehenik Bitinako auzapezaren aitzinean emanik, Donamartiriko elizara jin dira. Elizako xoko-moko guziak beteak ziren. Mezaren emaile zuten Xipri, Maitenaren amatxiren lehen kusia, kasik 92 urte dituelarik eta urratsa zalu. Meza biziki eder baten ondotik, Xiprik aitortu du denen aitzinean ez zela oroit eliza hola beterik ikusirik, partikulazki hainbertze kantu ederrekin. Meza horretan parte hartua zuten Donoztiriko eta Donamartiriko kantariek.

Mezatik ateratzean gazte-talde bat baitzen espos berrien beha, haien aitzinean Agurra dantza famatua emateko. Gero gomitatu guziak hurbildu dira herriko plazara argazki bat...

Irakurri segida

Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2026/10/22

Arrosa eta Artazuren arteko adiskidantza bizirik

Euskarak ditu bi herriak lotzen. (Pantxika Atchoarena)
Euskarak%20ditu%20bi%20herriak%20lotzen.%20(Pantxika%20Atchoarena)

Urriaren 10ean, larunbatez, Arrosako 45 herritar Nafarroako Artazu herrira joan dira, adiskidantza eta kulturaren inguruko egun baten partekatzera. Bi herrien arteko lotura XVI. mendetik heldu da, Domingo Iriarte arrosarra Nafarroan bizitzera joan zen garaitik. Historia komun hori bizirik atxikitzeko eta harremanak sendotzeko abiatu zituzten topaketa hauek, 2024an.

Artazuko herritarrek harrera beroa egin diete arrosarrei. Arteari eta eskulangintzari eskainitako erakusketa baten bidez, artista eta ofiziale anitzen obrak ezagutzeko parada izan dute. Ondotik, bazkari goxo baten inguruan bildu dira, solastatzeko eta elkar hobeki ezagutzeko.

Oroitzapen ederrekin itzuli dira arrosarrak, bi herrien arteko harremana segitzeko gogoz. Artazuko lagunak eskertu dituzte, harreragatik eta egunaren antolaketagatik.


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026/10/22

Burgaintziren 50 urteak hirutan ospatuak urriaren 24an eta 25ean, Larrialdi ekimena Donapaleun urriaren 30ean , “Beldur Tour” Donapaleun azaroaren 1ean eta Donapaleuko zineman “Promesarik txikiena” antzerkia azaroaren 10ean

Burgaintziren%2050%20urteak%20hirutan%20ospatuak%20urriaren%2024an%20eta%2025ean_%20Larrialdi%20ekimena%20Donapaleun%20urriaren%2030ean%20_%20Beldur%20Tour%20Donapaleun%20azaroaren%201ean%20eta%20Donapaleuko%20zineman%20Promesarik%20txikiena%20antzerkia%20azaroaren%2010ean

Burgaintziren 50 urteak hirutan ospatuak urriaren 24an eta 25ean Donapaleun, Airetik gelan

Joan den asteko Herrian aipatzen genuen Burgaintzi dantza-taldeak, bere 50 urteak ospatzeko, belaunaldien arteko ikuskizun handi bat aurkeztuko zuela urriaren 24an, ibiakoitzez (20:30), eta 25ean, igandez (17:00), Donapaleuko Airetik gelan. Aurreikusiak ziren txartelak bi emanaldiendako laster salduak izanez, eta publiko gehiagok ikusi nahiz, hirugarren emanaldi bat antolatzen dute urriaren 24an, ibiakoitz arratsaldez (15:00). Plaza gainean, 7 eta 77 urte arteko 250 partaide inguru bilduko dira. Horien artean, 150 bat kide ohik deialdiari erantzun diote, eta ikuskizun horretan parte hartzera itzuliko dira. Emozio handiko memento bat izanen da, segur aski!

Larrialdi ekimena Donapaleun urriaren 30ean

“Euskara eta osasungintza publikoa arriskuan” lemaren inguruan biltzar publikoak antolatuak dira Iparraldean, bost eskualdetan. Larrialdi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026/10/22

Heriotze

Ipar Amerikatik jin da berria Gratien Alfaro, Koxinerraineko semea, pausatu dela 80 urtetan. Bertsolari gisa ezagutua eta maitatua zen euskaldunen artean, Jesus Goñi, Martin Goicoechea, Johnny Curutchet eta Jesus Arriadarekin batean aritzen baitzen ahal zueno. Umore oneko gizona, sukaldari ona, Los Bañosen bizi zen Micheline bere bizi-lagunarekin. Seme-alaben aita zen. Doluminak eskaintzen dizkiegu Micheline, Linda eta Micheli eta beren familiei. Halaber ere zazpi haurrideei eta beren familiei.


...

Irakurri segida


3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016