Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Mintzatu elgar laguntzeko
Urriaren 6an iragan da elkarlaguntza sustatu nahi duen “Entr'Aidants” deitu hitzordua, Herriko Sozial Zentroak apailaturik. Bakoitzak aipatu ditu bere bizipenak, galdeak, beharrak eta bestearenak entzun. Egunerokoan adineko, eri, elbarritu edo autonomia galdua duen norbaitekin bizitzea ez baita gauza erraza... Besteekin mintzatzea, profesional batzuen aholkuen ukaitea eta trukatzea eskaini nahi ditu hitzordu horrek. Hilabete bakoitzaren...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Euskal selekzioaren aldeko elkarretaratzea
Munduko Txapelketan Euskadi ordezkatuko duten 41 pilotariak jendaurrean aurkeztu ditu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak pasa den astean. (Euskal Pilota Selekzioa)
Euskal Herriko pilota selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen da urriaren 23an, ortziralez, Gaztelu Zahar pilotalekuan (19:00). Euria eginez gero, Belzeneko ezkerparetan iraganen da. Deitzaileek lorpen historikotzat jo dute...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Heriotze
Urriaren 13an azken egoitzara eramana izan da Solange Haristoy, Darlas sortua, 93 urtetan. Uztaritzen sortua, bere lan-bizia egin du saltegietan, lehenik hemen garai batean finkatua zen “Guyenne et Gascogne” saltegian, eta ondotik Baionan “Dames de France” izeneko saltegian kontularitzan lan eginez. Esposatua, bi haur ukan ditu, Sylvie alaba eta Philippe semea, Ordokia etxean biziz. Duela 12 urte alargundua zen, Paul senarra galdurik. Herrian eta...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Gau Beltzaren egitaraua
Aurten, laugarren aldiz, Berttolik, Airoskik, Haziak eta Bixintxoko besta komiteak, Herriko Etxearen laguntzaz, Gau Beltzaren laugarren edizioa antolatu dute urriaren 31rako, larunbatez. Gau Beltza Euskal Herriko usaia zaharra da, uzta bildu ondoko garaiarekin eta neguaren etorrerarekin lotua; hildakoen oroimena eta bizien eta hildakoen arteko lotura ditu ardatz. Urruñan, Gau Beltzaren ospakizunak ohitura horiek biziaraztea du helburu,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Literatura eta musika, asteburu berean
“L’Invitation aux voyages” festibalaren hamaikagarren edizioa urriaren 16tik 18ra iraganen da, “En musique” gaiaren inguruan. Irakurketa antzeztuak, idazleekin topaketak eta zinema emanaldiak proposatuko dituzte, sartzea urririk. Ostiralean, bertzeak bertze, Kazuo Ishiguroren testuen irakurketak izanen dira Villa Natachan, eta Célia Houdart eta Anne F. Garrétarekin topaketak mediatekan.
Oporretarako...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Joan den astean Negueloaetxeberriko Panpi Erreçarret bere azken egoitzarat lagundu dugu, 82 urte zauzkalarik.
Sortzez Pagolarra, erraten ahal da bi auzo herriek bat egin dutela azken agurra egiteko Panpiri, eliza betetzen zelarik zeremonia ederrean.
Doluminak eskaintzen dizkiogu familiari.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016