Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Berrikusketak, Urri urdina, Euskal Zinemaz mintzo eta Kontzertua kaperan

Berrikusketak

Adinak gauza guttitan laguntzen du eta zailago bilakatzen diren egitateetan bada autoaren gidatzea. Lege berriak ikasteko eta zaharrak oroitarazteko Herriko Sozial Zentroak berrikusketa saioak antolatzen ditu preseski adin dutenentzat: urriaren 20 eta 27an bai eta ere azaroaren 3 eta 10ean, Elgar zentroan. Izena eman behar da 05-59-70-29-07 zenbakia deituz.

Urri urdina

Toki askotan zernahi gertakari apailatuak dira bularreko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Elikagai hondakinen bilketa bereizia abiatua, Ekoizleak eta sukaldariak merkatuan elkartuko dira eta Martxa arrosa igandean

Elikagai hondakinen bilketa bereizia abiatua

Urriaren 5az geroztik, Elkargoak elikagai hondakinen atez ateko bilketa eskaintzen du Donibane Lohizuneko zenbait bizitegi kolektibotan. Hirigune historikotik kanpoko etxebizitza multzo jendetsuenak hunkiak dira. Zerbitzu bera Ziburun, Hendaian eta Urruñan ere ezartzen hasi dira. Bilketa berria ez da herritar guziei orokortua: bizitegi motaren eta kokapenaren arabera antolatua da.

Ekoizleak eta sukaldariak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Lizeoko ikasleak karrikan, ikasteko baldintza hobeak galdeginez, “Cap Emploi” helbide berria, Canopia modernizatzeko proiektua eztabaidagai eta Santespietako freskak ezagutzeko ibilaldia

Lizeoko ikasleak karrikan, ikasteko baldintza hobeak galdeginez

Urriaren 6an, asteartez, lizeoko ikasleek manifestatu dute Baionan, hezkuntzarako baliabide gehiago eta ikasteko baldintza hobeak eskatzeko. Mila bat lagun elkartu dira, ikasle, unibertsitateko ikasle, guraso eta irakasleak elkartuz. Arratsalde hondarrean, sindikatuek babestutako elkarretaratzea egin dute Herriko Etxearen aitzinean. Mobilizazioa urriaren hastapeneko lizeoen blokatzeen segidan heldu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Eskubaloia

Aste hondarreko partidak

Gizonetan, erregional mailan, Irisartarrak taldeak galdu du Ortesen, 23-22. Hirugarren taldeak ere galdu du Noustyren kontra 31-35. Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek galdu dute Assonen, 35-26.

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Marmandeko taldearen kontra 30-36. Bigarren taldeak ere galdu du Lucq de Béarnen 39-33 eta erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi dute Kostaldearen kontra...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Biltzar publiko, Aste Urdina, Kantaldi kontzertu, Ikastaldi eta Beste ikastaldi

Biltzar publiko

Ortzegun honetan Herriko Etxeak antolatzen du biltzar publiko bat UGECAM erakundearekin elkartuz Heraitzeko elbarrituen zentroan (19:00). Biltzar horren gaiak dira: Heraitze plazaren berrantolaketa (aspaldian aipatzen dena) eta UGECAM erakundeak duen proiektuaren aurkezpena. Biltzarra deneri irekia da, bereziki heraiztarrei auzo horren geroaz gogoetatzeko. Honen berri ondoko asteetan.

Aste Urdina

Aste Urdina ederki hasi zen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Erretretatuen ateraldia, Beti gazte, Egoera zibila eta Kirola

Erretretatuen ateraldia

Iragan da urriaren 7an ortzegunez, 45 presuna igeri aparkalekutik abiatu dira autobusez Izpegira buruz. Izpegiko lepoko gaineko bentan gosari ederra egin eta, Ortzaizeko Arnabar dendara etorri dira, hor ukan dituzte ahate pate gizena eta bertze ahateki jasta ausarki, jendeek erosi dituztenak, ondotik Arrosako Kattina jatetxean bazkaldu dira eta eguna bukatzeko Sararat arribatzean Herriko Etxeko ostatuan azken hurrupa hartu da besta komiteak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016