Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Heriotze

Mixel Arambel zendu da. Xantreainean sortua, bost haurrideko familia batean, bere bizi guzia Esnausun iragan du. Laboraria ofizioz, gure ibarreko pietunagoa ere segurtatu du urtez urte, herriko biziari bere ekarpena eginez. Ihizia, mendia eta musa zituen laket, eta plazer handia hartzen zuen horietan aritzean. Duela hiru urte alargundurik, hiru haurren aita zen. 84 urtetan utzi gaitu. Mixelek konpainia airoseko gizon baten oroitzapena uzten digu, Dolumin bizienak Xantreaineko familiari eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Kalitate handiko kantaldia, Hardoia gunea, herri erdian den gune xoragarria, Kalebo dantza ikusgarria Hardoia gunean urriaren 31n eta Antzuola eguna, urriaren 24an, izenak aitzinetik eman behar

Kalitate handiko kantaldia

Kanpoan denbora ederra izanagatik, Aiherrako Denen Etxeko gela zanpez bete zen joan den igande arratsaldean, Hazparneko Ezkia ikastolak antolatu kantaldiarentzat. Kantaldia manera ezin hobean iragan zen, 350 bat ikuslek preziatu baitute Agustin Alkhat eta Kamila Zubeldiak sei musikari profesionalen laguntzarekin eskaini kantaldia, “Oroit Hilçia” azken diskoaren aurkezpenaren kari. Ikastolako haurrak ez dira gutxiestekoak haiek ere 2...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Lehengo Garruzeren biltzar nagusia eta Burgaintziren 50 urteak urriaren 24/25ean Donapaleun Airetik gelan

Lehengo Garruzeren biltzar nagusia

Lehengo Garruze elkarteak bere urteko biltzar nagusia urriaren 15ean, ostegunez, eginen du Apezetxea herriko gelan (15:00). Noël Chobigarat lehendakariak eta Margitta Mathieu idazkariak, 2025/2026ko aktibitateak eta kontuak aurkeztuko dituzte baita ondoko urteko proiektuak. Elkartearen bulegoa arraberritua izanen da. Bestalde, gai desberdinak eztabaidatzen ahalko dira. Ondareaz, historiaz eta kulturaz interesatuak diren guziek parte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

144 herritar auzo-kontseilu berrietan, Endarrako ikasleak biodibertsitatea lantzen eta Hegoas eta Schorsch munduko txapeldun

144 herritar auzo-kontseilu berrietan

Auzo-kontseiluetako ordezkari berriak izendatu dituzte. Orotara, 144 herritar ariko dira heldu diren hiru urteetan: 96 zozketaz hautatuak eta 48 auzapezak izendatuak. Herria zortzi eremutan banatu dute, eta kontseilu bakoitzak 18 herritar eta hautetsi erreferente bat bilduko ditu.

Endarrako ikasleak biodibertsitatea lantzen

Endarra kolegioak natura ikasteko gune bihurtu ditu bere kanpoko eremuak. Bio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Film bat Bil Etxean, Hil harriak, Mugaz gaindiko jardunaldia, Erregubia eta Pilota

Film bat Bil Etxean

Urriaren 18an igandearekin, Bil Etxea gelan erakutsia izanen da "Baroudeurs du Christ" filma (16:00). Dokumental horrek erakusten ditu 5 misionest Korean, Madagaskarren, Kanbodian, Indian eta Taiwanen direnak. Ez dute bizi errexa hautatu: arrotzak diren lekuetan mintzaira berriak behar dituzte ikasi, pobreen artean bizi dira eta hauen arrangurak partekatzen dituzte. Horietan baziren misionest izan aitzin, anitz diru irabazten zutenak. Baina hautu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a

Auzo-batzordeetan parte hartzeko deia, Larunbatean, Hendaia arrosaz eta Dastamenaren Astearen azken egunak

Auzo-batzordeetan parte hartzeko deia

Sei auzo-batzorde sortzea onartu du herriko kontseiluak irailaren 30ean, biztanleen proposamenak eta beharrak zuzenean biltzeko. Hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik da urriaren 5az geroztik. Interesatuek Herriko Etxearen webguneko inprimakia bete edo paperezkoa eska dezakete Herriko Etxean. Izena emateko epea azaroaren 15eko gauerdian bururatuko da.

Larunbatean, Hendaia arrosaz

“Hendaye en...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016